2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikastetxeetako zerbitzuburuaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketa. Izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko urriaren 13an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikastetxeetako zerbitzuburuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko azaroaren 17an hartutako erabakiaren bidez, zeina 2025eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 4an-, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin errekeritutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ikastetxeetako zerbitzuburuaren lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Beraza Sadornil, Usue | 1-220000-1 | Funtzionarioa |
2. Izendatutako pertsonak 2026ko urriaren 16an hartu beharko du plazaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es./eu) argitaratzeko.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2613245