2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, psikologoen plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio bidez betetzeko psikologoen plaza bat (A maila), lanaldi osokoa eta lan-araubide finkokoa, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko. Deialdiaren 8.1 oinarriari jarraituz, kalifikazio epaimahaiak Mankomunitateko buruari igorri dio proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena:
NORA GARCIA GARCIA
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdiaren 8.2 oinarrian eskatutako agiriak Irunberriko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Irunberrin, 2026ko irailaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
Iragarkiaren kodea: L2612851