2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Plangintzaren kudeaketarako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 684. lurzatian. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2026ko irailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea plangintzaren kudeaketarako hirigintza-hitzarmen bat 1. poligonoko 684. lurzatian (Milarin kalea 24-26). Hitzarmena Mikel Iturralde Morenorekin sinatuko da.
Hitzarmenaren helburua da formalizatzea nola laga dohainik Arroizko Udalari lurzati horretako 61,33 m2 inguru, ondoren Udalaren jabari publikoan sartzeko, eta bide gisa erabili ahal izateko. Orobat, arautu nahi dira lagapen hori gauzatzeko beharrezkoak diren jarduketak (materialak, hirigintzakoak, katastrokoak eta erregistrokoak). Hain zuzen, Arroizko Udal Planean Milarin kaleko eta Cantones zeharkaleko aurrealdeetarako ezarritako lerrokadura berriek ukitua da aipatutako lurzatia.
Arroizko Udalak hasiera batez onetsi zuen hitzarmena 2026ko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia argitaratuta 2026ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an. Jendaurrean egon zen bitartean ez zen alegaziorik, erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 26. artikuluetan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia.
Arroitzen, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2612899