206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2027rako, prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldatzen dituena prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak, 2027ko ekitaldirako eguneratu behar baitira tarifak eta udal errentamenduak.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2612700