206. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Oposizioa, bete daitezen honako hauen 6 plaza: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea)

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea deialdi baten oinarriak, helburua izanik oposizio bidez betetzea honako hauen 6 plaza: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea). Hona hemen deialdia arautzen duten baldintzak:

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea honako hauen 6 plaza: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea). Funtzionarioen araubidekoak edo lan-kontratudunen araubidekoak dira eta C mailakoak. Plaza horiek izanen dira lekualdatze-lehiaketa baten ondoriozkoak; zehazki, Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko uztailaren 23ko erabaki baten bidez antolatutako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozkoak. Plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak. Erantsitako taulan zehazten da zer plaza dauden sartuta lekualdatze-lehiaketan:

–Lekualdatze-lehiaketako plazak:

PLAZA

IZENA

ARAUBIDEA

ALORRA

EUSKARAZKO
EZAGUTZA
NAHITAEZKOA

01.04

Administrari-ofiziala

Funtzionarioa

Zerbitzu Orokorrak

01.05

Administrari-ofiziala

Idazkaria-aktak

Lan-kontratuduna

Zerbitzu Orokorrak

01.12

Administrari-ofiziala

Funtzionarioa

Zerbitzu Orokorrak

C1

02.04

Administrari-ofiziala

(kontabilitatea)

Funtzionarioa

Zerbitzu Ekonomikoak eta Toki Garapena

04.21

Administrari-ofiziala

Lan-kontratuduna

Herritarren Segurtasuna

B2

05.19

Administrari-ofiziala

Funtzionarioa

Gizarte Zerbitzuak

B2

Plazak txanda hauetan banatuko dira:

  • 3 plaza igoera txandan.
  • 3 plaza txanda irekian.

1.2. Baldin igoera txandako plaza huts bat bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, baldin igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin betetzen ez badituzte deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko baldintzak agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzean (deialdiaren 3.2 oinarrian ezartzen da epe hori).

1.3. Deialdi honetan hasiera batean eskainitako plaza kopurua geroago osatzen ahalko da; izan ere, gehitzen ahalko dira beste plaza huts batzuk; hain zuzen ere, hauek: hutsik daudenak, kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda igortzen dion egunean (lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa izanen da zerrenda).

Halakorik gertatuz gero, dagokien txandan gehituko dira plazak, jarraikiz honako arau honetan ezarritako banaketa-ordenari: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikulua.

Halaber, aipatutako plazak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokapen prozesuetan sartzeagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei esleitzeagatik edo ordenamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze-lehiaketan plaza erdietsi eta hutsik uzten dituzten plazak ez dira eskainiko, baldin eta horiek bete beharrik ez badago, "iraungitzekoak" direlako edo badirelako antolaketa arrazoiak.

Plaza hutsak hautatzeko epean (deialdiaren 7. oinarria), deialdian sartutako plazen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, hutsik gelditzen direnak organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz.

1.4. Izangaiak izendatuta eta plazaz jabetuta, nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun finko bihurtuko dira izendatuak, eta izanen dituzte dagozkien eskubide eta betebehar guztiak, hau da, Tafallako Udaleko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarritako guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dituzte, eta alta emanen diete, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izangaiak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 9. xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte har dezakete, orobat, Espainiako nazionalitatea dutenen eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek –baldin zuzenbidez bananduta ez badaude–, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Batxilergoko titulua izatea, edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa, edo horietako baten baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko da agiri bat, frogatzen duena baliozkotuak edo homologatuak daudela.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko baldintzak.

Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona lanean ari bada Tafallako Udaleko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan egin dutela zortzi urteko benetako zerbitzualdia.

2.1.3. Baldin eskuratu nahi bada euskarazko C1, B2 edo beste jakite-maila bat ezarrita duen plaza bat, beharrezkoa izanen da edukitzea aipatutako maila frogatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari (titulu edo ziurtagiri horiek zehaztu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.1.4. Uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da ez egotea epai irmo baten bidez kondenatua sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebeharra egiaztatzearren, organo kudeatzaileari baimena eman beharko zaio ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bestela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.

2.2. Baldintza horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaz jabetu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabideak aurkeztu beharko dira I. eranskineko eskabide ereduari jarraituz, Tafallako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.tafalla.es/, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.tafalla.es/convocatorias/, deialdi honen fitxan sartuta.), Tafallako Udalaren erregistro orokorrean (Nafarroako Frantzisko plaza 5, Tafalla), 08:30etik 14:00etara, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea); kasu horretan, eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria igorri beharko da posta elektronikoaren bidez rrhh2@tafalla.es helbidera, ezarritako epearen barnean.

3.3. Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.4. Tasak.

Hautapen-prozesuan parte hartzeko, izangaiek 10,45 euro ordaindu beharko dituzte, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik. Tasa hori ordaindu beharko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES 22 2100 3696 69 2200068626 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZa.

Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian dauden izangaiak (ez, ordea, enplegu hobekuntzako eskatzaileak), baldin eta hala daudela frogatzen badute, dagokien enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri baten bidez. Hori hala da, jarraikiz Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari (3. ordenantza fiskala). Dagokion tasa ez ordaintzea hartuko da izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko arrazoitzat, eta azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du ordeztuko, inola ere, eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea. Ez da azterketa eskubiderik itzuliko, baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaion arrazoiren batengatik; esaterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.

3.5. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Batxilergoko titulua, edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa, edo horietako baten baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira egoki diren agiriak, frogatzen dutenak baliozkotuak edo homologatuak daudela.

–Deialdiko igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin badira Tafallako Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, behar diren agiriak, frogatzeko betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 oinarriko baldintzak.

–Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana.

–Baldin eskuratu nahi bada euskarazko C1, B2 edo beste jakite-maila bat ezarrita duen plaza bat, izangaiek horri dagokion titulua edo frogagiria erantsi beharko dute, deialdi honen 2.1.3 apartatuan xedatuaren arabera.

–Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, baldin eta Udalari ez badio baimenik eman ziurtagiri hori eskatzeko. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautu zen erregistro hori.

3.6. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe dagokien erantzukizuna, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

3.7. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

3.8. Akatsen zuzenketa. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdiaren fitxan, egoitza elektronikoan.

4.2. Behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdiaren web-fitxan.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko.

4.5. Izangairen bat kanporatzen bada hautapen-prozesutik berari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, ez zaizkio itzuliko parte hartzeko tasak.

4.6. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: Gonzalo Ibarrola Inchusta, Tafallako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Arantza Antoñana Bermejo, Antsoaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko arduraduna.

Ordezko epaimahaikidea: hark eskuordetzen duena, betiere toki-erakundeko administrazio-arduraduna.

Epaimahaikidea: Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: hark eskuordetzen duena, betiere toki-erakundeko administrazio-arduraduna.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Tafallako Udaleko idazkaria.

Ordezko idazkaria: aurrekoak eskuordetzen duena.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organo horren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2027ko urtarriletik aurrera hasiko da.

6.2. Oposizioak 2 proba izanen ditu. Oposizioko ariketei gehienez ere 100 puntu emanen zaizkie. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

6.3. Probak.

6.3.1. Lehenbiziko proba (60 puntu gehienez): bi ariketa izanen ditu, eta jarraian eginen dira, bata bestearen atzetik.xºxº Lehenbiziko ariketa: galdera batzuei (test motakoak) erantzun beharko zaie idatziz, honako hauei buruz: hizkuntza-gaitasuna, zenbakizko gaitasuna, ortografia eta pertzepzioko trebetasuna. Galdera bakoitzak zenbait erantzun izanen ditu aukeran, baina bakarra izanen da zuzena. Proba hasi baino lehen, zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta erantzun okerren penalizazioa. Ariketan 30 puntu lor daitezke gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketan 15 puntu gutxienez lortzen ez dituztenak.

Bigarren ariketa: test motako galdera batzuei erantzun beharko zaie idatziz, deialdiaren II. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Zenbait aukera eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena.

Ariketan 30 puntu lor daitezke gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketan 15 puntu gutxienez lortzen ez dituztenak.

Ariketa hasi baino lehen, kalifikazio-epaimahaiak zehaztuko du zenbat iraunen duen ariketa bakoitzak.

Izangaiak baztertzeko irizpideak gorabehera, eta txanda irekiari dagokionez, 50 izangaik gehienez egiten ahalko dute bigarren proba; hortaz, baldin gehiago badira txanda horretan gutxieneko puntuazioa duten izangaiak, kalifikazio hoberenak dituztenak bakarrik sartuko dira. 50. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa.

Gainerako izangaiak oposizioaren hautapen-prozesutik baztertuta geldituko dira.

6.3.2. Bigarren proba (40 puntu gehienez): bigarren proban, ordenagailu bidez ebatzi beharko dira kalifikazio-epaimahaiak proposatutako kasu praktiko bat edo batzuk, gai-zerrendako I. eta II. zatiei buruzkoak. Horretarako, erabili beharko dira gai-zerrendako (II. eranskina) II. zatiko aplikazioak eta sistema eragileak. Epaimahaiak adieraziko du, ariketa hasi baino lehen, zenbat denbora izanen duten izangaiek ariketa egiteko.

Bigarren proba egiteko behar diren baliabide teknikoak emanen zaizkie hautagaiei.

Kalifikazio-epaimahaiak eskatzen ahalko du proba egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa.

Ariketa honetan 40 puntu lor daitezke gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketan 20 puntu gutxienez lortzen ez dituztenak.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren fitxan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena balorazioei buruz.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, Tafallako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.tafalla.es/), adierazita hautagai bakoitzak zer kalifikazio lortu duen oposizioan, txandaren arabera eta lortutako puntuazioaren ordenan. Horrez gain, Tafallako alkateari igorriko dio zerrenda, plaza hutsen izapideak egiteko.

7.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da.

8.–Esleipena eta plazaz jabetzea.

8.1. Alkateak deia eginen du plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako, eta horretarako argitaratuko ditu aukeratu beharreko plazak, izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun ordenan, txanden eta puntuazioaren arabera) eta plazak hautatzeko epea.

Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da informazio hori.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.2. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak banatzen hasi aurretik, eskainiko zaio desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena, behin azterturik balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena.

8.3. Hautaprobak barne-igoerako txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik, kontuan harturik, betiere, lehentasuna ezarrita dagoela desgaitasuna dutela frogatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumeentzat.

9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko epea bukaturik, epaimahaiak alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak, hautapen-prozesua gainditu duten izangaien artetik.

Izendapen-proposamen hori Tafallako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

9.2. Kontratazio-proposamena egoitza elektronikoan argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Tafallako Udalaren erregistro orokorraren bidez:

9.2.1. Tafallako Udalaren zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tafallako Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, frogatzen duena ez dutela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dienik lanpostuaren eginkizunetan aritzea.

c) Zinpeko adierazpen edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

9.2.2. Administrazio dei-egilea ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jarduneko zerbitzuan daudela abiaburuko administrazioan, baita espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak ere (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).

9.2.3. Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Frogagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, baldin beste agiriren bat beharrezkoa bada Tafallako Udalak bere eskudantziak betetzeko, eskatu eginen dio proposatzen den izangaiari, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan.

9.4. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe eskabidearen faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.

9.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tafallako Udaleko Alkatetzak lanpostua beteko du prozesua gainditu dutenen zerrendan (7. oinarrian aipatua) hurrengoa den izangaiarekin, betiere baldintzak betetzen baditu, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

10.–Izendapena, plaza hutsak esleitzea eta plazaz jabetzea.

10.1. Alkatetzaren ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen dituzten izangaiak izendatuko dira Tafallako Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finko, lanpostuetan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutakoek izendapenaren ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, norbait ez bada plazaz jabetzen, galduko ditu Tafallako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Hala gertatuz gero, jarraikiko zaio deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari.

10.3. Baldin funtzionario edo lan-kontratudun finko bihurtzen den izangaiari ematen bazaio, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia, lanpostuan batere aritu gabe, jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.5 apartatuan xedatzen den moduan.

10.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

10.5. Deialdi honetan, euskaraz jakin beharra duten lanpostu batean sartzen direnek, aurrerantzean parte hartzen ahalko dute euskara jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan bakarrik. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, exijitutako hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari betebehar hori ez zeukan plaza bat eskuratzeko.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Honako zerrenda hauek onetsiko dira, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko (hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta Alkatetzaren ebazpen honi):

a) Probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenen zerrenda.

b) Probak gainditu ez baina hautapen-prozesuko lehen proba gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortu duten izangaien zerrenda.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak. 12.2. Deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

11.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak Udalaren webgunean argitaratuko dira.

11.3. Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez dutenen zerrendan, izangaien ordena ezarriko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera. Orobat, hautapen-prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da lehen proban lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera. Berdinketarik gertatzen bada, hura ebazteko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

11.4. Aurreko apartatuan ezarritako ordenari dagokionez, jarraituko zaio 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari. Horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru plazatatik bat, lehena, erreserbatuko da zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin, eskuratutako puntuazioa aintzat hartuta.

11.5. Aldi baterako kontratazioen zerrendak kudeatuko dira III. eranskinean ezarritako arauen arabera ("Arauak, kudea daitezen aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak").

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko izapideak, egoitza elektronikoan argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere. Hona hemen egoitza elektronikoa: https://sedeelectronica.tafalla.es.

13.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hau jakinarazten zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Tafallako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoak honako hauek dira: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete daitezen tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege betebeharra) eta DBEOren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunaren eskariz.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, eta, orobat, behar den denboran guztian, zehaztu ahal izateko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak. Aplikatzekoa izanen da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko, udal bulegoetara joz.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien edo deialdia bera aplikatzeko egintzen aurka, baldin egintza horiek ez badira kalifikazio-epaimahaiarenak, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.

Tafallan, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

https://www.tafalla.es/wp-content/uploads/2026/09/INSTANCIA-OA-ANEXO-I.pdf

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehebiziko zatia.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea.

2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. III. Titulua ("Administrazioen arteko harremanak").

3. gaia.–203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, onesten duena Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua.

4. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua: udalerria, antolaketa eta eskumenak. V. titulua: toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, hizpide duena Nafarroako Toki Administrazioa. I. titulua: toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: toki-erakundeen ondasunak. VI. titulua: kontratazioa. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola. Bereziki, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

6. gaia.–2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. I. titulua: Nafarroako toki ogasunen baliabideak. II. titulua: udal zergak.

7. gaia.–Udal-errolda: biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako tramiteak eta prozedurak. 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, onesten duena Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua. II. titulua: biztanleria eta errolda.

8. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: funtzionarioak. IV. titulua: langile kontratudunak.

9. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak.

10. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, hizpide dituena Gardentasuna, Informazio Publikoa Eskuratzea eta Gobernu Ona. I., II., III. eta V. tituluak.

11. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Tituluak: atarikoa, I.a, II.a eta III.a.

12. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Atariko titulua: foru legearen xedea eta helburuak. II. tituluaren II. kapitulua: udalaren hirigintza plangintza. V. titulua: administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

13. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak. I. titulua: V. kapitulua: jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak. III. titulua: diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua; I. titulua "Xedapen orokorrak" (III. kapitulua, IV. kapitulua eta V. kapitulua, 2. eta 3. atalak, eta VII. kapitulua, 3. atala).

15. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. IV. titulua: berdintasuna sustatzeko politika publikoak.

16. gaia.–Administrazio agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak. Kontratua.

17. gaia.–Ordenantza orokorra, Tafallako Udalaren dirulaguntzei buruzkoa.

18. gaia.–Ordenantza, euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena udal esparruan.

II. zatia.–Informatika.

1. gaia.–Windows 10i buruzko oinarrizko kontzeptuak. Mahaigainaren antolaketa, hasiera menua eta leihoak; fitxategien bilatzailea (karpeten eta fitxategien kudeaketa); sistemaren konfigurazioa (pertsonalizatzea, gailuak, hizkuntza, aplikazioak, erabiltzaile-kontuak, pribatutasun aukerak eta abar); zaborrontzia; jakinarazpenak (alertak eta sistemaren mezuak); bilatzailea (aplikazioak, fitxategiak eta konfigurazioak); mahaigain bat baino gehiago izatea; aplikazioak ainguratzea; eguneraketen kontrola.

2. gaia.–Word 2021 testu-prozesadorea: Word 2021en funtsezko kontzeptuak. Lan-eremua (tituluaren barra, hasiera bizkorreko barra, aukeren zinta, egoera-barra, ikuspegien erlaitzak eta zooma). Formatua (paragrafoa eta letra-tipoa), arbela, estiloak eta edizioa. Dokumentuaren diseinua. Txertatu (irudiak, orriak, saltoak, taulak, ilustrazioak, loturak, goiburua eta orri-oinak, testua, eremuak eta sinboloak). Orria eta paragrafoa konfiguratzea eta antolatzea. Erreferentziak. Posta-konbinazioa. Txantiloiak. Fitxategiak administratzea, gordetzea eta inprimatzea.

3. gaia.–Excel 2021 kalkulu-orria: Excel 2021en funtsezko kontzeptuak. Lan-eremua (tituluaren barra, hasiera bizkorreko barra, aukeren zinta, egoera-barra, ikuspegien erlaitzak eta zooma). Letra-tipoa, arbela, lerrokatzea, gelaxken formatua, estiloak. Gelaxkekin lan egitea. Formulak eta funtzioak. Taula eta grafiko dinamikoak. Txertatu (taulak, grafikoak, loturak, sinboloak, testu aukerak eta ilustrazioak). Orrialdea konfiguratzea eta orriaren aukerak. Tresnak, datuekin lan egiteko. Liburuak eta kalkulu-orriak administratzea, gordetzea eta inprimatzea.

4. gaia.–Interneti eta posta elektronikoari buruzko kontzeptu oinarrizkoak: Outlook eta Webmail. Outlook: posta elektronikoa, egutegia, kontaktuak. Webmail-intranet eta extranet, webmail zerbitzaria, posta elektronikoko erabiltzailea.

III. ERANSKINA.–ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO IZANGAIEN ZERRENDA KUDEATZEKO ARAUAK

1.–Deia.

Onetsitako zerrendan azaltzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.

Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera. Aurrekoaz gain, deia egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan; horren bidez, hain zuzen, arautzen dira desgaitasuna duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoetan lanean sartzeko xehetasunak. Horretarako, %33ko edo maila handiagoko desgaitasun aitortua dutenek egoera hori frogatu beharko dute, horretarako erabiliz organo eskudunak berariaz emaniko agiri jatorrizkoa edo kopia konpultsatua.

2.–Dei egiteko arau orokorrak.

2.1. Lokalizaturik egon daitezen, izangaiek harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat jakinarazi behar dituzte gutxienez; izangaiak arduratuko dira informazio hori uneoro eguneraturik edukitzeaz.

2.2. Deiaren bidez eskura dagoen eskaintzaren berri emanen zaio izangaiari. Deia egiteko, honako baliabide hauek erabiliko dira, ordena honetan berean, erabilgarri baldin badaude:

–Helbide elektronikoa.

–Telefono mugikorra.

–Telefono finkoa.

–Telefono mugikorrerako mezularitza (SMS).

2.3. Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik. Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da, eta 2.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

2.4. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.

2.5. Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta arestian dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, bete behar izan gabe oinarri honen 3. apartatuan ezarritakoa.

2.6. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie eskainiko beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik, salbu deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean.

2.7. Deietarako lehentasun apartekoa. Galarazi gabe deietarako orokorrean ezarritakoa, baldin izangai bat lanpostu batean aritu bada aldi baterako kontratu baten bidez, eta, kontratu hori bukatu eta hurrengo 15 eguneko epearen barnean, baimentzen bada lanpostu berbera betetzea edo alor bereko beste berdin bat betetzea aldi baterako, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaion momentuan baldintza hauek betetzen badira:

a) Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.

b) Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

2.8. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia osatzeko, zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

3.–Deiak amatasunaren edo adopzioaren lizentzia kasuetan.

Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jasotzen duten izangaiei, kontratua onartzen badute, hura erreserbatuko zaie, lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere bukatutakoan erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia.

4.–Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

4.1. Baldin izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela; izan ere, kasu horretan, duen postuari eutsiko dio:

a) Uko egitera behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik. b) Lizentzia izatea amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzio edo harreragatik, edo aldi baterako ezintasuneko egoeran egotea. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta behar bezala frogatzen duten arte bukatu dela uko egiteko arrazoia.

c) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz adoptatua. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete iragan arte, salbu eta aipatutako arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adinarengatik, istripuarengatik edo eritasunarengatik. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete iragan arte, salbu eta aipatutako arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Izangaia ezkondu berria izatea edo parekatutako egoeran sartu berria izatea, jarraikiz uztailaren 3ko 6/2000 Legeari (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

f) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

4.2. Aurreko apartatuan jasotako kasuetan, salbu f) letrakoetan, izangaiek komunikatu beharko dute zerbitzu emateko moduan daudela. Komunikazio hori egin bitarte, izangaiak ez dira deitzeko moduan egonen, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko dauden zerrendatik. Aurreko a), c) eta d) letretako kasuetan, arrazoi eragile bera bi aldiz baino ezin da erabili ukoa justifikatzeko arrazoi gisa.

4.3. Aurreko 4.1 apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, segituko dute lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean.

5.–Zerrendako azken tokira joatea.

Behin deialdiaren ondoriozko lanpostua onartu ondoren, baldin izangaiek kontratua sinatzen ez badute, berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik, zerrendako azken tokira igaroko dira.

6.–Zerrendetatik baztertzea.

Deia jaso duten izangaiak zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:

a) Izangaiari kontratua hutsaltzea probaldian dagoen bitartean.

b) Lanpostua bertan behera uztea.

c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, alegia, kontratatzen den langileak lanpostuan aritzeko gaitasunik ez izateagatik edo ez egokitzeagatik, baldin horrek badakar errendimendu eskasa izatea, halako moduz non galarazten den lanpostuaren eginkizunak eraginkor betetzea.

d) Sinatutako kontratuari uko egitea.

e) Kontratua azkentzea diziplinazko zehapen baten ondorioz.

7.–Lan kontratuak.

Izangaiei aldi baterako kontratu bat eskainiko zaie deialdiaren xedeko lanpostua betetzeko, eta iraunen du kasuan kasuko beharrek eskatzen dutena. Haren araubide juridikoa izanen da ezarrita dagoena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta aplikatzekoa den gainerako araudian.

Iragarkiaren kodea: L2612737