49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 14an hartua, zeinaren bidez izendatzen baitira "Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarreko kide titular bat eta ordezko bat, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzeko.

17E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Gazteriaren Institutuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak, erakunde autonomo horren ordezkari gisa aritzeko.

17/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren titularraren esku uzten duena.

18/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eta zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

43E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkarien ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

12/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

17/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aurrekontu-aldaketak baimentzeko eskumena eskuordetzan ematen baitzaio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren zuzendari kudeatzaileari.

21/2024 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskuordetzen baita Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legeak arautzen dituen kontratu publiko batzuk sinatzeko eskumena, zehazki, Ondare Zerbitzuari esleitutako eskumenen esparruari eragiten dioten kontatuak.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

162/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, zehaztu egiten da zein diren Nafarroako Unibertsitate Publikoan oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren Zerbitzu Orokorretako 2 lanpostuak (D maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

518/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 2an emandako 284/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

519/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2255/2023 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko 6 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

523/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko sei lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA honako deialdi honen barruko oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzen aurka: zaintzaile gerontologikoen lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA oposizioaldiko probako behin betiko emaitzen aurka, erdi-mailako tituludunen (administrariak) lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Sustapena" izeneko laguntzen deialdia. DDBN: 744384.

AKATS ZUZENKETA Nafarroako erregio-etxeei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duen Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren otsailaren 7ko 11E/2024 Foru Aginduaren argitalpenean.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

27C/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako osasun garraioaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2023 eta 2024an berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

28C/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren sektorearen (Biltegiak) hitzarmen kolektiboko soldatak 2024an berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

34C/2024 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 37C/2023 Ebazpenean atzeman den akatsa.

AKATS ZUZENKETA 62E/2024 Ebazpenean, urtarrilaren 30ekoan, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emandakoan, zeinaren bidez Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialaren izen-aldaketa eta haren estatutuen aldaketa partziala inskribatzen baitira Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

1.7. BESTELAKOAK

23/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baita Alaiz zentroko egoitza-plazei 2024an aplikatuko zaien prezio publikoa. Zentroa Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuaren mendekoa da.

31/2024 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko 2023. urtean egin ziren probak gainditu zituztenei agiri hori emateko baimena ematen duena.

14/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Energia, Enpresa, I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Jenáriz, Linte (1. fasea) eta San Marcos II (II. zatia) haize-parkeen proiektuen okupatu aurreko aktak egiten baitira.

18/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira otsailaren 5eko 12/2024 Ebazpeneko akatsak. Ebazpen horrek 47,73 MW-eko potentzia instalatua izanen duen "Cierzo IV" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako eraikitzeko administrazio-baimena ematen du eta instalazio horrek onura publikoa (1. fasea) duela zehazki deklaratzen du.

24E/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita industriarako ibilgailuak eta piezak egokitzeko eta pintatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Fiteroko udal mugartean dago eta haren titularra Valentin Aplicaciones Industriales SL da.

26E/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita haize-sorgailuentzako palak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Irunberriko udal mugartean dago eta haren titularra Nordex Blades Spain SAU da.

27E/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita tren gurpilak muntatzeko eta pintatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioaren titularra Transportes Vicuña SA da.

DEIALDIA, parte hartzeko Hanburgon 2024ko irailaren 24tik 27ra bitarte eginen den haize-energiaren WindEnergy azokan.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, administrari ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia

LERIN

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

LESAKA

Deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko

OTEITZA

2024rako lan publikoaren eskaintza

AZKOIEN

Deialdia, gidari-peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Munetako 7. poligonoko 5. lurzatian (AA-4). Hasierako onespena

ANTSOAIN

Deialdia, eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena

ATETZ

Gora jotzeko 23-02253 errekurtsoa, ondasunak berreskuratzeko eskaera baten isilbidezko ezespenaren aurka

BARAÑAIN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023-2024 ikasturtean euskaraz eta euskararekin eskolaz kanpoko jarduerak egiteko. Laburpena

BARGOTA

Deialdia, 2024an kultur jarduerak sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

ERROIBAR

Ordenantza, herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ESTERIBAR

Okupazioa, 25. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena

LEOTZ

Hirigintza-hitzarmena, Iratxetan (1. eta 2. exekuzio-unitateak) eta Iturzar kalean. Hasierako onespena

Hirigintza-hitzarmena 1. exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

LEDEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 14, 1712, 1752, 1787, 1788, 1792, 1793, 1794, 1795, 1796 eta 1797. lurzatietan. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Zabalegiko 7. poligonoko 160., 161. eta 13. lurzatietan. Hasierako onespena

ORKOIEN

Gazteen Txokoaren araudia. Behin betiko onespena

IRUÑA

Aldaketa, Udal Planeko "Txantrea" V/S1 UI V sektorearen birpartzelazio proiektuan

SANTAKARA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 7. poligonoko 711. lurzatian, kirol-instalazio bat jartzeko. Jendaurrean jartzea

SESMA

Bide publiko baten izena. Jendaurrean jartzea

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, 2024an kirol ekitaldiak antolatzeko eta Espainiako eta naziorteko txapelketen azken faseetan parte hartzeko

UBANIKO KONTZEJUA

2. poligonoko 69. lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

URDIAIN

Xehetasun-azterketa UO-7 unitatean. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

CONSEJO REGULADOR DE LA DENOMINACIÓN DE ORIGEN CALIFICADA RIOJA

Oficio Circular 01/2024. Plazo para presentación solicitudes a propósito amparo de uva Vendimia 2023 y stock constituido en las vendimias de 2020 y 2021