49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Okupazioa, 25. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan eta Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza indardunaren 100. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hasiera batez onetsi zuen 25. poligonoko 64. herri-lurzatiaren 100 metro koadroko okupazioa, Leranotzen, bai eta okupazioa arautuko duen baldintza-agiria ere.

Espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Esteribarren, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2403362