49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBANIKO KONTZEJUA

2. poligonoko 69. lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Ubaniko Kontzejuak, 2024ko urtarrilaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektazio-espediente bat, Ubaniko 4. poligonoko 69. herri-lurzatitik 1.003 m²-ren erabilera lagatzeko Iruñerriko Mankomunitateari, herriko arazketa-instalazioak handitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Ubanin, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2403143