49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTEITZA

2024rako lan publikoaren eskaintza

Oteitzako Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 23an eman ebazpen baten bidez, 2024rako lan publikoaren eskaintza arrunta onetsi du. Hona hemen:

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %23. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %5.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Oteitzan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2403364