49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA oposizioaldiko probako behin betiko emaitzen aurka, erdi-mailako tituludunen (administrariak) lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2808/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an) onetsi zen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko oposizio-lehiaketa bidez erdi-mailako tituludunen (administrariak) hiru lanpostu betetzeko, gehienez ere, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. 2023ko azaroaren 3an eman zen argitara kalifikazio-epaimahaiaren erabakia, oposizioaldiko probaren behin betiko emaitzak onesten dituena, eta Juan Luis de Pedro Rodrigo jaunak gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu du erabaki horren aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2403168