49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia

Gobernu Batzordearen 2024ko otsailaren 7ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, honako oinarri hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (elektrizitateko espezialitatea) Berriozarko Udalean. Lanpostua C mailakoa da, obren atalari atxikia dago eta 087 zenbakia dauka plantilla organikoan.

Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztura atera da titularrak 2024ko apirilaren 7an erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lanpostuaren jabetza ez da hartuko 2024ko apirilaren 8a baino lehenago.

1.2. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira; organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.3. Lanpostuak C mailako lansariak izanen ditu, baita plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak ere, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Berriozarko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Prozedura eginen da bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluarekin, zeinak ezartzen baitu hautaproben deialdia egiten ahalko dela beren funtzionarioetara murrizturik, ikusten bada ezen administrazio unitateen antolaketak eta haien gain utzitako lanek eskatzen dutela lanpostu zehatz batzuk barne igoeraren bidez betetzea, betiere baldintza izanik deialdiko lanpostu hutsek ez ekartzea plantillan diren lanpostuen kopurua handitzea.

1.5. Lanpostuaren eginkizunak, oro har, bere kategoria profesionalari dagozkionak dira. Dena den, gerta liteke Garbiketako eta Lorategietako zerbitzuko lanak ere agintzea, Zerbitzu Anitzetako Arloaren mende daude eta. Lanpostuaren eginkizunak dira honako hauek, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Igeltserotza lanak, orokorrean.

–Soldadura lanak.

–Elektrizitate lanak.

–Iturgintza, pintura eta zurgintza lanak.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako mantentze-lanak.

–Zer zerbitzuri atxikitzen zaion, harexek berezko dituen makina, erreminta eta lanabesak erabiltzea eta haiek mantendu eta konpontzeko lanak egitea.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea.

–Muntatzea eta desmuntatzea agertokiak, hesiak eta beste, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Kale eta plazetako lorategi eta zuhaitzetan aritzea eta, beraz, erein, landatu, ureztatu, inausi, lurra lantzea eta abar, parke eta lorategietako mantentze-lanen barnean.

–Bideak garbitzeko lanak.

–Udal ibilgailuak gidatzea arloko berezko eginkizunak aurrera eramateko.

–Agintzen zaion beste eginkizun edo lan oro, lanpostuarekin lotura badu eta haren mailaren eta kategoriaren barnean badago.

2.–Baldintzak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Berriozarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostua baino maila baxuagoan egotea, hau da, E edo D mailan.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Gutxienez titulu hauetakoren bat izatea: Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna frogatzea.

Baldintza hori bete ezean, frogatu beharko du administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela.

e) B motako gidabaimena edukitzea.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoaren zerbitzutik kendua ez izatea.

g) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/carpeta-ciudadana/). Aukeran, NAN elektronikoa / ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabil daitezke. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko, eta horrekin batera 2. oinarrian zehaztutako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideari honako agiri hauek erantsiko zaizkio, behar bezala bete ondotik:

a) Indarreko nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

b) 2.1 oinarriko d) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizkoa edo fotokopia.

c) 9. oinarrian xedatutakoa aplikatzeko, eta denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–Organo eskudunak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

d) Alegatutako merezimenduak frogatzen dituzten ziurtagiriak, lehiaketaldian baloratzeko, 6.1 oinarrian ezarritako baremoari jarraikiz..

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik batere aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketako lanpostua bete gabe uzteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da proba praktikoa non eta noiz eginen den (proba baztertzailea izanen da).

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

1.–Epaimahaiburua: Iker Marriezcurrena Celaya, Berriozarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen dion zinegotzia.

2.–Epaimahaikidea: Ricardo Pascual Ustárroz, Berriozarko Udaleko arkitektoa.

–Ordezkoa: Rubén Gutiérrez Lacunza, Berriozarko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

3.–Epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegui, Burlatako Udaleko obretako burua.

–Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

4.–Epaimahaikidea: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.

–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko sindikatu-ordezkariek izendatzen dutena.

5.–Epaimahaikide-idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideetako arduraduna.

–Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Kalifikazio epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Kalifikazio epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondotik heldu den baremoaren arabera. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatuen bidez. Hala izan ezean, ez dira kontuan hartuko.

Izangaiek alegatu eta frogatzen dituzten merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko eta puntuatuko dira:

A) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, C mailako lanpostuetan, deialdiko lanpostuaren antzekoetan (gehienez 10 puntu).

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasuna aintzat harturik.

Oharrak A) atalerako:

1.–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:

a) Bete diren lanpostuen maila, haietan eskatutako titulazioa eta lanpostuen izena.

b) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen iraupena. Lanaldi partzialean emandakoetan, egoki den zatia kenduko da.

Aurreko inguruabar horien ordez, emandako zerbitzuak balora daitezke dagokion deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasuna bakarrik kontuan hartuta.

2.–Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3.–Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

4.–Langilea egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

B) Prestakuntza (gehienez 5 puntu).

Prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren atalen balorazioak proportzionala izan beharko du, kontuan harturik nola egokitzen diren deialdiko xede diren lanpostuen izaerara eta ezaugarrietara.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu).

Oharrak B.1) atalerako:

a) Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

b) Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

c) Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

d) Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean sartuko dira, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

e) Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

C) Euskaraz jakitea (5 puntu gehienez).

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C1 (hitz egiteko) eta B2 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak goragoko maila duena baizik ez du baloratuko.

Euskararen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzeko, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 210/2010 Ebazpena.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Euskararen jakite maila agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean hala eskatu dutenei, dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Proba hori eginen da oposizioaldiko proba guztiak gainditu ondoren, eta gainditzen dituztenek soilik eginen dute, merezimendu horri dagokion puntuazioa emateko aurreko paragrafoko baremoaren arabera.

6.2. Oposizioaldia.

Hautapen-prozesua bi proben bidez eginen da. Bata teorikoa izanen da, eta bestea praktikoa, eta guztiak baztertzaileak izanen dira. Proba hauen puntuazioa, gehienez, 80 puntukoa izanen da.

6.2.1. Proba teorikoa: 60 galderari erantzun beharko zaie 90 minutuan gehienez. Galderak deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak izanen dira, eta bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. 30 puntu eskuratzen ahal dira, gehienez, eta erantzun oker bakoitzeko 0,17 puntu kenduko da. Bazterturik geldituko dira proban 15 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.

Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.

6.2.2. Proba praktikoa: proba bat edo batzuk eginen dira, lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin lotura dutenak. Probari gehienez 50 puntuko balioa emanen zaio. Bazterturik geldituko dira proban 25,00 puntu, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak; hau da, gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio-ordenan, eta puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio organo deitzaileari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak.

7.3. Proposatutakoak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko, eta, orduan, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dagoen izangaia izendatuko da.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, 7.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, eta harekin ere aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.–Esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki baten bidez, lanpostua esleituko dio puntuazioaren arabera hala dagokion lehiakideari, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztura atera da titularrak 2024ko apirilaren 7an erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lanpostuaren jabetza ez da hartuko 2024ko apirilaren 8a baino lehenago.

9.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluan ezarritakoarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Berriozarko Udala da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

–Hona oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

10.–Errekurtsoak.

10.1. 39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien aurka edo aplikatzeko egintzen aurka, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berriozarren, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Soldadura. Kontzeptu orokorrak eta oinarrizko eragiketak.

2.–Igeltserotza, kontzeptu orokorrak; materialak; lanabesak; zolatzea; alikatatzea; kofratzea; hormak jasotzea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak.

3.–Elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak, etab.). Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lur-konexiodunak zein gabekoak, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Segurtasun neurriak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

4.–Argiteria publikoaren instalazioak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Argien euskarrien banaketa. Kanpoan jartzen diren luminariak: motak eta ezaugarriak.

5.–Arlo hauetako ezagutzak: kudeaketa energetikoa, kontsumo energetikoen neurketa, datu bilketa, energia aurrezpenen kalkulua, hobekuntzen planteamendua, ingurumen irizpideak erabiltzea ekipo eta instalazioen erosketan.

6.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien berezko elementuak.

7.–Matxura eta konponketa ohikoenak igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan, zurgintzan eta lorezaintzan.

8.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegiaren kontrola.

9.–Ureztatzeko instalazioak. Ureztatze sareen mantentze-lanak.

10.–Zurgintzako oinarrizko lanabesak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, daratulu elektrikoa eta beste batzuk, hala nola lixak, kolak...). Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

11.–Lorezaintzako eta mendiko lanetako oinarrizko produktuak eta lanabesak ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea (sasi-garbitzeko makina, soropil-moztekoa, aizkora, motozerra...). Kaleak eta plazak garbitzea eta berdeguneak ureztatzea.

12.–Garbiketako eta pinturako produktuak eta lanabesak ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea, baita hondakinak kudeatzea ere.

13.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak.

14.–Bide segurtasuna: lehen sorospenak. Metalezko hodi-aldamioak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak modu seguruan erabiltzea.

15.–Berriozar: Udala: udalaren antolaketa eta eskumenak. Biztanleria eta geografia. Udalerriko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.

Iragarkiaren kodea: L2402996