49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Deialdia, 2024an kultur jarduerak sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 745436.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/745436).

Xedea: kultur jardueretarako dirulaguntzak ematea (2024).

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: prezioa: 2.800 euro.

Onuradunak: herriko elkarteak edo pertsona-taldeak.

Oinarri arautzaileak: www.bargota.es.

Laguntzak eskatzeko epea: 2024ko apirilaren 5a.

Eskabideak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren erregistro orokor elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez (www.bargota.es).

Bargotan, 2024ko otsailaren 22an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2403277