49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Xehetasun-azterketa UO-7 unitatean. Hasierako onespena

Urdiaingo Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 16an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat Urdiaingo UO-7 unitatean, Unai Razkin Iriartek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urdiainen,2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2403160