49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Batzordeak 2022ko maiatzaren 9an egin bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Lan publikoaren eskaintza horri errekurtsoa jarri zitzaion.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen osoko bilkurak 2023ko urriaren 16an hartu erabaki baten bidez onetsi zen enplegua egonkortzeko 2022rako lan publikoaren eskaintza, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Aipatutako erabakia argitaratu zen 2023ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko otsailaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea. Lanpostu hutsak eta ezaugarriak I. eranskinean zehazten dira:

Basogintzako langilearen lanpostu 1. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Aldizkako mugagabea. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %2,8 C1 mailarako; %2,24 B2 mailarako; %1,68 B1 mailarako; %1,12 A2 mailarako; eta %0,56 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Euskara teknikariaren lanpostu 1. Egoera: jardunean. Maila: B. Lanaldia: lanaldi erdia urte osoan. Lanpostuko osagarria: %35. Euskara jakitea: nahitaezkoa, C1 maila.

2. Deialdi hau eta oinarriak eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2024ko otsailaren 19an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1. oinarria.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, betiere betez lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Gainera, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko, ordezkapen-poltsa bat sortuko da. Bertan sartuko dira oposizioko bi ariketetan gutxieneko puntuazioa lortu duten baina ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiak. Puntuazio-ordenaren arabera ordenatuko da poltsa hori.

Poltsa horrek indarrean jarraituko du beste deialdi bat egin arte, eta oinarri hauen mende egonen da, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoaren mende ere.

Deialdi honek indarrik gabe uzten ditu deialdia egiten duen administrazioan lehendik egon daitezkeen kontratazio-poltsak.

1.2. Lanpostu huts horiek honako txanda hauetan banatuko dira, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera:

a) Txanda irekia.

b) Dagokionean, erreserba-txanda, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat.

c) Dagokionean, erreserba-txanda, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Prozedura hauetan ez da funtzionarioen arteko igoera txanda murrizturako erreserbarik egonen.

Halakorik bada, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautaprobak gainditu beharko dituzte eta adierazi duten desgaitasun maila eta kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatu beharko dituzte.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautapen-prozesuak gainditu beharko dituzte, eta genero-indarkeriaren biktimak direla frogatu beharko dute.

1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan izangaiek ez badute lortzen hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa, bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei, jarraikiz ezarritako hurrenkerari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan (halakorik bada) bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei, jarraikiz ezarritako hurrenkerari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari.

Bestetik, desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandetan, baldin eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek edo halakoen gisan kontratatzen direnek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte eta, arau horretan ezarritako mailen artetik, ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan sailkatuta geldituko dira.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 25/2022 Foru Legea, irailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea (horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz); 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3. oinarria.–Betekizunak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

3.1. I. eranskinean zehazten den nazionalitateari buruzko baldintza betetzea.

3.2. Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

3.3. Deialdi honen xedeko lanpostu bakoitzerako I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

3.4. Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

3.5. Ez egotea desgaiturik edo gabeturik eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez egotea bereizirik administrazio publiko baten zerbitzutik.

3.6. B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eta autoa edukitzea.

3.7. I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den euskararen edo beste hizkuntza batzuen hizkuntza-eskakizuna izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Euskarari dagokionez, dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-proben ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkezteko konpromisoa aurkeztu beharko du.

Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta eutsi beharko zaie kontratua hasten denera arte eta kontratua indarrean dagoen bitartean.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz deitzen den sarrerako hautapen-prozeduran ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostuan langile finkoak diren enplegatuek.

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, aurreko apartatuetan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, aurreko apartatuetan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.7 oinarrian ezarritakoa.

4. oinarria.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira aurrez aurre Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen bulegoetan (Arrotxapea kalea 16, 31690 Ezkaroze, Nafarroa; ordutegia: 08:00etatik 15:20ra), edo bide telematikoz, posta elektronikoko helbide honen bidez: junta@valledesalazar.com.

Eskabideak deialdi honen II. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Ez aurkeztutzat joko dira II. eranskinarekin bat ez datozen eskaerak. Zenbat hautaketa-prozesutan parte hartu nahi den, hainbat eskabide aurkeztuko dira.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Ez da tasarik ordaindu behar azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik, halakorik ez baitago jasota araudian.

4.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea (II. eranskina) aurkezteko unean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

–Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia izendatuko da deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta izendatu beharko da horien ordezkoen kopuru bera. Izendapena Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan argitaratuko da, eta interesdunei posta elektronikoz bidaliko zaie.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu egiten epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik, eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori, hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, probetan laguntzeko. Horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Batzordearen bulegoetako iragarki-taulan. Telematikoki ere jakinaraziko da, izangai bakoitzari mezu elektronikoa bidalita.

Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurrez aurre aurkeztuko dira, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen bulegoetan, edo, bestela, modu telematikoan, horretarako erabiliz I. eranskineko ezaugarrien taulan zehaztutako helbide elektronikoa.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta argitaratuko da toki erakundearen iragarki-taulan eta interesdunei mezu elektronikoa bidalita. Ebazpen horretan adieraziko da oposizioa noiz, non eta zer ordutan hasiko den.

6.4. Onartuen eta baztertuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen direla onartzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara. Lehiaketaldian, oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

Oposizio-lehiaketako ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuta:

–Oposizioaldia: gehienez ere 60 puntu.

–Lehiaketaldia: gehienez ere 40 puntu.

Oposizioaldiko probetarako, bai eta ariketa bakoitzerako ere, dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.1. Oposizioaldia:

Fase hau 60 puntuz baloratuko da, eta baztertzailea izanen da. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

D mailarako (basogintzako langilea) bi proba eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoak.

B mailarako (euskara teknikaria) proba bakarra eginen da lanpostuaren berezko eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoa.

Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua. Egun bakarrean egiten ahalko dira deialdiaren ezaugarrien taulan ezarritako proba guztiak.

Halakorik bada, hurrengo probetarako deialdiak ezaugarrien taulan zehazten den toki erakundearen iragarki-taulan eta posta elektronikoaren bidez argitaratuko ditu epaimahaiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Hautaproba egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, toki erakundearen iragarki-taulan eta posta elektronikoaren bidez, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten III. eranskinaren araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak baldin badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.2. Lehiaketaldia:

Fase hau 40 puntuz baloratuko da, eta ez da baztertzailea izanen.

Izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren III. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Lehiaketa fasea baloratzeko, oposizio fasea gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

7.2.1. Merezimendu profesionalak: gehienez ere 28 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2,5 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 1,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,86 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 apartatuetarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 28 puntukoa izanen da apartatu honen puntuazioa.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik bukaera arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldia edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldia kontatuko da bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balitz bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzerakoan zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta bukaera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Deialdia egiten duen toki erakundeari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

7.2.2. Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 12 puntu):

7.2.2.1. Basogintzako langilea:

a) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik, hala zentro ofizial publikoek, funtzionarioendako prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek emandako ikastaroengatik, nola etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden eta plan horietako entitate, sindikatu edo prestakuntza zentroek ematen dituzten ikastaroengatik, betiere beteko den lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak izanik:

–10 eta 19 ordu bitartekoak: 0,5 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–20 eta 39 ordu bitartekoak: 1 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–40 eta 80 ordu bitartekoak: 2 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–80 ordu baino gehiagokoak: 4 puntu ikastaro bakoitzeko.

Oharrak a apartaturako:

1. Prestakuntzako merezimenduak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Ziurtagirian datu hauek agertu beharko dira: ikastaroaren iraupena eta izena eta emandako ikasgaiak.

2. Iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 4 puntuko balorazioa emanen zaie.

4. Atal honetan ez dira baloratuko 10 ordutik beherako iraupena duten ikastaroak, ez eta titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak (unibertsitatekoak nahiz unibertsitatetik kanpokoak).

5. Gehienez 9,2 puntu emanen dira a) atal honetan.

6. Merezimenduak baloratzeko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

b) Euskara: eremu mistoan: euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean, I. eranskineko ezaugarrien taulan adierazten den lanpostuetan: 2,8 puntu gehienez.

i. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 0,56 puntu.

ii. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 1,12 puntu

iii. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 1,68 puntu.

iv. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,24 puntu.

v. Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,80 puntu.

Oharrak b) apartaturako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria duenari, emanen zaio aurreko apartatuan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Nafarroako edozein toki erakundetako egonkortze-prozeduretan, izangaiek, euskararen jakite-maila frogatzeko, merezimendu gisa zein nahitaezko betebehar gisa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite-mailari buruz emandako egiaztagiriak aurkez ditzakete, baliozkoak izanen baitira xede horretarako dauden titulazio ofizialez gain.

7.2.2.2. Euskara teknikaria:

a) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik, hala zentro ofizial publikoek, funtzionarioendako prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek emandako ikastaroengatik, nola etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden eta plan horietako entitate, sindikatu edo prestakuntza zentroek ematen dituzten ikastaroengatik, betiere beteko den lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak izanik:

–10 eta 19 ordu bitartekoak: 0,5 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–20 eta 39 ordu bitartekoak: 1 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–40 eta 80 ordu bitartekoak: 2 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–80 ordu baino gehiagokoak: 4 puntu ikastaro bakoitzeko.

Oharrak a apartaturako:

1. Prestakuntzako merezimenduak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Ziurtagirian datu hauek agertu beharko dira: ikastaroaren iraupena eta izena eta emandako ikasgaiak.

2. Iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 4 puntuko balorazioa emanen zaie.

4. Atal honetan ez dira baloratuko 10 ordutik beherako iraupena duten ikastaroak, ez eta titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak (unibertsitatekoak nahiz unibertsitatetik kanpokoak).

5. Gehienez 12 puntu emanen dira a) atal honetan.

6. Merezimenduak baloratzeko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

7.3. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitara emanen da Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan, eta izangaiei mezu elektroniko bidez ere jakinaraziko zaie. Hala, 5 egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan, eta izangaiei mezu elektroniko bidez ere jakinaraziko zaizkie.

7.5. Azken kalifikazioa:

Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde.

Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak Batzordearen iragarki-taulan eta posta elektronikoaren bidez argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, hala badagokio, txanden arabera banatuta eta, horien barnean, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran emanda, eta organo eskudunari helaraziko dio, baldintzak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko izapideak egiteko.

8. oinarria.–Baldintzak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du hautaprobak gainditu ondoren lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten:

a) Deialdiaren ezaugarrien taulan eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen edo beste hizkuntza ofizial baten hizkuntza eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz antolatutako maila-proben bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Indarkeriaren biktima diren emakumeen izaera baliarazi duten izangaiek hauetakoren bat aurkeztu beharko dute: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial. Halaber, izaera hori froga dezakete gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen txostenaren bidez.

8.2. Izapide hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraikiz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer baldintza frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori Batzordearen iragarki-taulan jarriko da jendaurrean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie hautagaiei.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

9. oinarria.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori I. eranskineko ezaugarrien taulan ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

9.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Batzorde iragarki-taulan izendapen proposamena argitaratu edo proposamen hori izangaiei mezu elektroniko bidez jakinarazi eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Txosten mediko ofiziala, frogatzen duena ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik administrari-ofizial karguaren eginkizunak betetzea.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan jasotako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 8.2 apartatuan ezarritako moduan.

10. oinarria.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Toki erakundeko funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako (euskara teknikaria) lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11. oinarria.–Ordezkapen-poltsaren funtzionamendua.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez izapidetzen diren egonkortze prozeduren ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

11.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartuko dira 7. oinarriko 1. apartatuan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu duten guztiak.

11.3. Lokalizatuak izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori une oro eguneratua eduki behar dute.

11.4. Aldi baterako kontratazioa egin behar denean lanpostu baterako, dei eginen zaio une horretan zerrendako lehen lekuan dagoen izangaiari. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri, eta kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 10.7 atalean xedatutakoarekin bat.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Izendapena eginda, Batzordeak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

11.5. Honako hauek onartuko dira arrazoi justifikatu gisa eskainitako lanpostuan kontratatzeari uko egiteko, eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e) Norberaren ezkontza edo parekatutako egoera, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, baldin eskainitako kontratazio administratiboaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epearen barnean.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio-araubidekoa edo lan-araubidekoa.

g) Ikasketak aurrez aurre egiten egotea, eskaintzen den kontratuaren ordutegi berean.

h) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostuaren kontratua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta modu fede-emailean frogatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean segituko dute.

Baldin ez bada epe barrenean aurkezten kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

12. oinarria–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiari eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, argitara emanen da Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan eta posta elektronikoaren bidez.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren eta honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko buruari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutakoa, hilabeteko epean, jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendutakoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, eskumena duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

I. ERANSKINA.–HONAKO DEIALDI HONEN EZAUGARRIEN TAULA: DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETE DAITEZEN LANPOSTU HUTS BATZUK, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESU BEREZIAREN BARNEAN, JARRAIKIZ ABENDUAREN 28KO 20/2021 LEGEARI (LEGE HORREK HIZPIDE DITU PREMIAZKO NEURRI BATZUK, ENPLEGU PUBLIKOAN DAGOEN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO)

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (adierazi)

BESTE BETEKIZUN BATZUK

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUA

1

BASOGINTZAKO LANGILEA

D

LAN-KONTRATUDUN FINKOA

Aldizkako langile finkoa

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

Eskola-graduatua, erdi mailakoa edo baliokidea.

Baso-lanekin lotuta.

B mailako gidabaimena eta ibilgailua edukitzea.

Euskara

1

EUSKARA TEKNIKARIA

B

FUNTZIONARIOA

Finkoa

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

Unibertsitateko gradu edo diploma titulua, ingeniari teknikoarena edo horien baliokidea edukitzea, edo, lanpostuarekin zerikusia izanik, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

C1 euskara-maila, B motako gidabaimena eta ibilgailua edukitzea.

2.–Baldintzak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu zenbakia(k) adierazi): 2.

2.2. Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

2.3. Deialdi honen xedeko lanpostu bakoitzerako I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulu akademikoa izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea. Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

2.4. Euskara teknikariaren kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea. Titulu edo ziurtagiri hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan agertu beharko da, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

2.5. Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

2.6. Ez egotea desgaiturik edo gabeturik eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez egotea bereizirik administrazio publiko baten zerbitzutik.

2.7. B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eta autoa edukitzea.

2.8. Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz deitzen den sarrerako hautapen-prozeduran ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostuan langile finkoak diren enplegatuek.

3.–Tasa:

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 0.

4.–Oposizioaldiko probak.

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA TEORIKOA (deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

* HALA BADAGOKIO, BIGARREN PROBA PRAKTIKOA
(deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

BASOGINTZAKO
LANGI­LEA

Test motako galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, eta erantzun bakarra izanen da zuzena, I. eranskinean jasotako gaiei buruzko ezagutzei dagokienez.

Ariketan 20 puntu lor daitezke gehienez. Gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak kanporatu eginen dira, eta hurrengo probatik eta ordezkapen-poltsetatik kanpo geldituko dira.

Proba honetan izangaiek ezin dute ez hiztegirik ez kalkulagailurik erabili. Orobat, ezin izanen da mugikorrik, smartwach-ik edo beste gailu elektronikorik eraman. Bolaluma soilik eramaten ahalko da, tinta urdin edo beltzezkoa.

Ariketa hasi baino lehen ezarriko du epaimahaiak gehienez ere zenbat iraunen duen.

Ariketa egiteko emandako gehieneko denbora agortzean, eta epaimahaiak pliken sistemaren bidez azterketa guztiak jaso ondoren, ariketako emaitzak argitaratuko dira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan. Izangaiei mezu elektronikoa bidalita ere jakinaraziko zaizkie.

Proba praktiko bat, mendian. Batez ere, honako hauek baloratuko dira: zuhaitzak aizkoraz markatzea, mendiko zuhaitz-espezieak bereiztea eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen jabetzakoak diren mendiei buruzko ezagutzak, bai eta basogintzari eta abeltzaintzari lotutako beste alderdi batzuk ere.

Proba hori baloratuko dute horretarako izendatutako teknikari eskudunek, eta haien txostena loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba praktikoaren puntuazioa 40 puntu izanen da gehienez ere. Gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak kanporatu eginen dira, eta hurrengo probatik eta ordezkapen-poltsetatik kanpo geldituko dira.

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA TEORIKOA (deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

EUSKARA TEKNIKARIA

Proba bat eginen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoa. Deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendan ageri diren gaiei buruzkoa izanen da.

Fase hau 60 puntuz baloratuko da, eta baztertzailea izanen da. Gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak kanporatu eginen dira, eta hurrengo probatik eta ordezkapen-poltsetatik kanpo geldituko dira.

Idatziz erantzun beharko zaio test motako galdera sorta bati, deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoa.

Proba honetan izangaiek ezin dute ez hiztegirik ez kalkulagailurik erabili. Orobat, ezin izanen da mugikorrik, smartwach-ik edo beste gailu elektronikorik eraman. Bolaluma soilik eramaten ahalko da, tinta urdin edo beltzezkoa.

Probak egiteko eguna, tokia eta ordua aditzera emanen da prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten denean.

Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, toki erakundearen iragarki-taulan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Ariketa hasi baino lehen ezarriko du epaimahaiak gehienez ere zenbat iraunen duen.

Ariketa egiteko emandako gehieneko denbora agortzean, eta epaimahaiak pliken sistemaren bidez azterketa guztiak jaso ondoren, ariketako emaitzak argitaratuko dira Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen iragarki-taulan. Izangaiei mezu elektronikoa bidalita ere jakinaraziko zaizkie.

5.–Gai-zerrenda.

–Basogintzako langilearen lanpostuaren oinarrizko ezagutzak:

  • 43/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Mendiei buruzkoa.
  • 42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa.
  • Baso-berritzea.
  • Baso-tratamenduak.
  • Landarediaren gaixotasunak.
  • Izurriak kontrolatzeko metodoak.
  • 81/1968 Legea, abenduaren 5ekoa, Baso-suteei buruzkoa.
  • 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa.
  • Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen ordenantzak.
  • 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

Euskara teknikariaren lanposturako gai-zerrenda:

1. gaia.–Soziolinguistikaren eta hizkuntza gutxituen inguruko oinarrizko kontzeptuak: hizkuntza-komunitatea, hizkuntza-eskubideak, aniztasuna, hizkuntzen arteko kontaktua, hizkuntza-normalizazioa, hizkuntza-politika eta -plangintza, hizkuntza-ekologia, jarrerak, ideologia eta hizkuntza-identitatea, minorizazioa, diglosia, sozializazioa, hizkuntza-alternantzia, eleaniztasuna.

2. gaia.–Munduko hizkuntza-komunitate minorizatuak: egoera, estatus juridikoa, ofizialtasuna.

3. gaia.–Hizkuntza gutxituak normalizatzeko hizkuntza-politikaren nazioarteko ereduak. Lurraldetasunaren eta eskubide pertsonalaren kontzeptuak.

4. gaia.–Hizkuntza-komunitate minorizatuak: itunak, hitzarmenak eta nazioarteko adierazpenak.

5. gaia.–Nazioarteko soziolinguistikaren ekarpen teorikoak: Fishman, Mackey, Cooper, Aracil, Fasold...

6. gaia.–Euskarari buruzko ekarpen teorikoak eta ikerketa soziolinguistikoak: Txepetx, Txillardegi, Odriozola, Zalbide, Kasares, Amorrortu...

7. gaia.–Euskarari aplikagarri zaion hizkuntza araudia. Euskararen lurraldeetako hizkuntzei buruzko lege-arauen panorama orokorra.

8. gaia.–Euskararen legezko egoera Nafarroan: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoa; 18/1986 Foru Legea eta hura garatzen duten foru dekretuak; tokiko ordenantzak.

9. gaia.–Euskarak eremu mistoan duen legezko egoera: eremu horretan aplikatu beharreko berariazko araudia.

10. gaia.–Euskaraz lan egiteko tresnak eta baliabideak: euskarazko softwarea, hiztegiak, estilo-liburuak, itzulpen-memoriak, aholkularitza-zerbitzuak...

11. gaia.–Nazioarteko itunak, hitzarmenak eta adierazpenak hizkuntz aniztasunaren inguruan.

12. gaia.–Euskararen egoera demolinguistikoa. Hizkuntza-gaitasunari, euskararen jarrerari eta transmisioari buruzko datuak eta ikerketak, eta euskararen erabilerari buruzko datuak eta estatistikak. Berariazko aipamena Nafarroari eta Iruñeari dagokienez.

13. gaia.–Euskararen historia soziolinguistikoa.

14. gaia.–Errepertorio linguistikoa: aldagaiak eta domeinu linguistikoak. Euskararen errepertorioa: batua, aldaera geografikoak, gazte-hizkera, administrazio-hizkera...

15. gaia.–Euskararen egoera normalizatzeko azpiegiturak. Erakunde publikoak eta gizarte-erakundeak; normalizazio planak; hizkuntza-komunitatea indartzeko ekimenak eta programak.

16. gaia.–Hizkuntza politika eta hizkuntza plangintza. Egoeraren diagnostikoa. Plangintza ekintzak antolatzeko metodologia. Hizkuntza plangintzaren ebaluazioa: funtzioa eta teknikak.

17. gaia.–Gutxitutako hizkuntza-komunitateen garapen-faktoreak: hiztunen motibazioa bultzatzeko metodologiak eta bitartekoak; hiztun-kopurua areagotzeko tresnak eta lan-bideak; hizkuntzaren erabilera areagotzeko moduak eta bitartekoak.

18. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak eta hura gauzatzeko prozedura.

19. gaia.–Ikerketa soziolinguistikoaren metodologiak eta teknikak. Kuantitatiboak. Kualitatiboak. Parte-hartzaileak.

20. gaia.–Nafarroako toki entitateen udal antolaketa eta eskumenak. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: (atariko titulua eta I., II. eta III. tituluak) eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (lehen, bigarren, laugarren eta bosgarren tituluak).

21. gaia.–Zerbitzu elebidunaren tratamendua administrazioan: nahitaezkotasuna eta meritua. Europako Erreferentzia Esparru Bateratua. Baliokidetasunak.

22. gaia.–Nafarroako toki erakundeen euskara zerbitzuak. Nafarroako Udal Euskara Teknikarien Sarea (NUETS).

23. gaia.–Euskararen eta euskarazko irakaskuntza Nafarroan: hizkuntza-ereduak 0-18 etapetan. Euskararen presentzia unibertsitate-ikasketetan. Euskararen egoera Iruñeko eta Iruñerriko hezkuntza-sarean.

24. gaia.–Euskararen ikaskuntza Nafarroan: helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko baliabideak.

25. gaia.–Euskararen kalitatea. Zuzentasuna. Egokitasuna. Koherentzia. Kohesioa.

26. gaia.–Hizkuntza sustatzeko eta normalizatzeko jardueren hedapenarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten oinarrizko kontzeptuak: marketina, xede-taldea, produktua, harreman publikoak, publicity... Komunikazio-baliabideak (digitalak, inprimatuak, ikus-entzunezkoak...).

27. gaia.–Hizkuntza mintzatua eta hizkuntza idatzia: aldeak eta puntu komunak.

28. gaia.–Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen euskararen ordenantza arautzailea.

6.–Toki erakundearen deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira aurrez aurre Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen bulegoetan (Arrotxapea kalea 16, 31690 Ezkaroze, Nafarroa; ordutegia: 08:00etatik 15:20ra), edo bide telematikoz, posta elektronikoko helbide honen bidez: junta@valledesalazar.com.

7.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/235/3

2023ko 235. aldizkaria, azaroaren 13koa.

8.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuraren bidez.

II. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/ANEXO_II_SOLICITUD_C_OPOSICION_E.pdf

III. ERANSKINA.–AUTOBALORAZIORAKO AGIRIA, ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO LEHIAKETAKO MEREZIMENDUETARAKO

https://www.valledesalazar.com/eu/egonkortze-prozesua/

Iragarkiaren kodea: L2402936