235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Lan publikoaren eskaintza deuseztatzea eta aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako lan publikoaren eskaintza berria

Aditzera ematen da, 2023ko urtarrilaren 17ko bilkuraren ondoren, deuseztatu egiten dela Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, argitaratu zuen akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Horrenbestez, Batzordeak 2023ko urriaren 16an egin bilkuran, eta bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), erabaki hau hartu da:

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne harturik, aintzat hartuz 20/2021 Legean xedaturikoa:

1.–Mendizain turistikoen bost lanpostu (5). Sarbidea: salbuespenezko merezimendu-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, 7,5 hilabete. Aldizkako mugagabeak. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7,99. Txandakako laneko osagarria: %6. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %7 C1 mailarako; %5,6 B2 mailarako; %4,2 B1 mailarako; %2,8 A2 mailarako; eta %1,4 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

2–Larrezain lanpostu bat (1). Sarbidea: salbuespenezko merezimendu-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, 6 hilabete. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12,99. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %7 C1 mailarako; %5,6 B2 mailarako; %4,2 B1 mailarako; %2,8 A2 mailarako; eta %1,4 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

3.–Basogintzako langilearen lanpostu bat (1). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Aldizkako mugagabea. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %2,8 C1 mailarako; %2,24 B2 mailarako; %1,68 B1 mailarako; %1,12 A2 mailarako; eta %0,56 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

4.–Euskara teknikariaren lanpostu bat (1). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: B. Lanaldia: lanaldi erdia urte osoan. Lanpostuko osagarria: %35. Euskara jakitea: nahitaezkoa, C1 maila.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Batzordearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Batzordeko langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ezkarozen, 2023ko urriaren 26an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2315556