49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Energia, Enpresa, I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Jenáriz, Linte (1. fasea) eta San Marcos II (II. zatia) haize-parkeen proiektuen okupatu aurreko aktak egiten baitira.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 1/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "SET Olite" 132/220 kV-ko transformazio azpiestazioa Erriberrin eraikitzeko, energia elektrikoa ekoizten duten instalazioetako energia ateratzeko (SAT11109).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 2/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "San Marcos II haize-parkea" eraikitzeko Lerinen eta Larragan, baita haren ebakuazio azpiegiturak ere (SEMSI-SCE1167).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 3/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "Linte haize-parkea (1. fasea)" eraikitzeko Larragan, Berbintzanan eta Miranda Argan, baita haren ebakuazio azpiegiturak ere (SEMSI-SCE1166-1).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 4/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren "Jenáriz haize-parkea" eraikitzeko Miranda Argan, baita haren ebakuazio azpiegiturak ere (SEMSI-SCE1165).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 5/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren energia elektrikoa ekoizten duten instalazioetatik energia aterako duen goi tentsioko linea elektriko bat eraikitzeko, Berbintzanako, Faltzesko, Larragako, Miranda Argako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan (SAT11110).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 9/2022 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 14ko 10/2022, 11/2022, 12/2022 eta 13/2022 Ebazpenen bidez, instalazio horien onura publikoa deklaratu zen zehazki.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 71/2023 Ebazpenaren bidez baimendu zen Parque Eólico Navarra SLUri eskualdatzeaAgrowind Navarra 2013 SLUk Berbintzanan, Faltzesen, Larragan, Lerinen, Miranda Argan, Erriberrin, Oteitza eta Tafallan dituen goi-tentsioko instalazio elektrikoen titulartasuna.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Berbintzanako alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Berbintzanako udaletxean, 2024ko apirilaren 9an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Parque Eólico Navarra SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2402214