49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Bide publiko baten izena. Jendaurrean jartzea

Sesmako Udalak, 2024ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen "Hezkuntza kalea" deitzea ikastetxe publiko berria, udal kiroldegia eta futbol-zelaia dauden kaleari.

Jendaurreko informaziorako hogei eguneko epea irekitzen da, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak egin ditzan.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://aytosesma.sedelectronica.es.

Sesman, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2402864