49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

162/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, zehaztu egiten da zein diren Nafarroako Unibertsitate Publikoan oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren Zerbitzu Orokorretako 2 lanpostuak (D maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2254/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Orokorretako 2 lanpostu (D maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Deialdi horren 1.2 oinarriaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen beste ebazpen baten bidez zehaztuko da zein diren lanpostuak eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia, betiere Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera xede horrekin deitzen den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 16an emandako 2189/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Orokorretako lanpostu hutsak (D maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko abenduaren 18an emandako 2634/2023 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion Zerbitzu Orokorretako lanpostu hutsak (D maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari, eta 687 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zen.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea zein diren zehazki oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren Zerbitzu Orokorretako 2 lanpostuak (D maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia –lanpostuak betetzeko deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2254/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen–. Eranskinean ageri dira lanpostu horiek.

Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 18an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

ERANSKINA.–ZERBITZU OROKORRETAKO LANPOSTU HUTSAK (D MAILA)

LANPOSTUA

ATXIKIPENA

CAMPUSA

LANALDIA

681

AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /-/ ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

IRUÑEA

GOIZEZ

692

AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA /-/ ZERBITZU OROKORREN UNITATEA

IRUÑEA

ARRATSALDEZ

Iragarkiaren kodea: F2403169