49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

523/2024 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko sei lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2255/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko sei lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 6an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko urtarrilaren 15ean emandako 141/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko sei lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Zerrenda hori I. eranskinean dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko maiatzaren 25ean, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 05. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 28an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ADAR EKONOMIKOKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO SEI LANPOSTU (A MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 23KO 2255/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Txanda irekia.

–Onartuak:

ADRIAN LEZANO, JAVIER

ALMIRANTEARENA LARRAÑETA, MARIA LIDIA

ARLEGUI OCHOA, PATRICIA

ARREGUI ODERIZ, IÑIGO

ARTIEDA SARALEGUI, DANIEL

ASURMENDI AGÜERA, AINHOA

AZNAREZ ALVAREZ, MIGUEL

BUSTO AMEZQUETA, AMAIA

CASTEJON MUNARRIZ, BEATRIZ

COLAS GORRICHO, RAQUEL

DE VICENTE OLMEDO, MAITE

ELIZALDE INSAUSTI, MARIA JOSE

EZKER GALECH, AITOR

FERNANDEZ MARTINEZ, ADRIAN

GALBETE ZABALA, MARIA CRISTINA

GURREA MONDURREY, EVA

IBAÑEZ RUIZ, JUAN ANTONIO

IRIBARREN JAUREGUI, BEATRIZ

IRIGOYEN AROZARENA, NEREA

IRISARRI VIEDMA, TAMARA

IZPURA IRURZUN, ARANZAZU

JIMENEZ ALFARO, JORGE

LARUMBE CIA, IÑAKI

LOYOLA MURO, MAITANE

MERINO LOREA, IÑIGO

OLASCOAGA PEREZ, RICARDO

OSINAGA NUIN, SONIA

SERRANO ARANA, AIMAR

TELLON OYAREGUI, JAVIER

ZABALETA ARREGUI, MARIA CARMEN

ZAMARBIDE GOMARA, CARMEN

ZUASTI PAGOLA, BEATRIZ

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

GIL ELVIRA, ARITZ

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

PERKAZ LATIENDA, ENEKO

Igoera-txanda:

–Onartuak:

IBARROLA LABIANO, MARIA NIEVES

MANRIQUE ARPON, MAITE

OSTERITZ GALLASTEGI, MUSKILDA

URROZ MERINDANO, NATALIA

–Baztertuak: inor ez.

Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txanda:

–Onartuak:

CHAVERO PEREZ, MARIA ARANZAZU

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: María Sauleda Munárriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Barne Kontrolerako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Fernando Jiménez Lorente, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Juana Hernández Muro, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Analisirako eta Programaziorako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: María Dolores Moreno Ollobarren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Aurrekontuen eta Ekonomia Plangintzaren Ataleko OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa).

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Aurrecoechea Gutiérrez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Cañas Palacios, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ogasuneko teknikaria.

–Epaimahaikidea: Fátima Baigorri Romero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Aurrekontuen eta Ekonomia Plangintzaren Ataleko OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa).

Ordezko epaimahaikidea: Mónica Irizar Ortega, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontabilitate Ataleko burua.

–Epaimahaikide idazkaria: Marta Pérez Urdanoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Susana Aldaya Nicolás, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2403758