49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Gora jotzeko 23-02253 errekurtsoa, ondasunak berreskuratzeko eskaera baten isilbidezko ezespenaren aurka

Gora jotzeko 23-02253 errekurtsoa aurkeztu du Santiago Yaben Sarasibarrek, Atezko Udalak eskaera bati emaniko isilbidezko ezespenaren aurka. Eskaera hori idazki bidez aurkeztu zen 2023ko martxoaren 21ean, eta ondasunak berreskuratzeko espediente bat hasteko eskatzen zuen.

Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean, bat etorriz Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera.

Eritze Atetzen, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2403328