49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2024 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko 2023. urtean egin ziren probak gainditu zituztenei agiri hori emateko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren 1535/1985 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu zen.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak abenduaren 15ean emandako 463/1998 Foru Aginduaren bidez, Euskara Zerbitzuaren esku utzi ziren EGA titulua erdiesteko probak prestatu, egin eta zuzentzeari lotutako eginkizun teknikoak.

Gaur egun, titulua lortzeko bi bide daude:

1.–EGA agiria erdiesteko deialdi bakarreko probak gaindituz. Deialdi hori irailaren 14ko 399/2022 Ebazpenaren bidez arautu zen. 2023. urtean, deialdi bakarra egin da, otsailean.

2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletza graduko ikasketak (oso-osorik edo gehiena) euskaraz eginez. Kasu horretan, gainera, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtagiri bat egin beharko du esanez izangaiak EGA titulua jasotzeko euskara maila nahikoa duela.

2023ko prozesuak bukaturik, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposatu du Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea prozesu horiek gainditu dituzten pertsonei.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea EGA titulua erdiesteko 2023. urtean egindako deialdi bakarreko probak gainditu dituztenei. Proba horiek gainditu zituzten pertsonen zerrenda ebazpen honen I. eranskinean jaso da.

2.–Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea 2022-2023 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletza graduko ikasketak bukatu zituzten ikasleei. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtagiri bat egin beharko du, eta bertan adierazi ikasleak ikasketa horiek (oso-osorik edo gehiena) euskaraz egin dituela eta, gainera, EGA titulua jasotzeko euskara maila nahikoa duela. Baldintza horiek betetzen dituzten pertsonen zerrenda ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpenaren eranskinak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuan daude interesdunen eskura.

4.–Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Euskara Zerbitzura eta EGA Bulegora bidaltzea.

5.–Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2402629