49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, administrari ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

Deialdia egiten da, hautaproben bidez administrari ofizialaren lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko, Arakilgo Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako kontratuekin erantzutearren.

Lanpostuaren lansariak C mailari dagozkionak izanen dira, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://arakil.eus/), baita Arakilgo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Irurtzungo Foru Plaza 4.).

Arakilen, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2403360