49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eta zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Azaroaren 15eko 243/2023 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren egitura organiko orokorra ezarri zen; horregatik beharrezkoa da ordezkoen izendapena departamenturen egitura organiko berrira egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Ekonomia-Next Generationeko zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

a) Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

b) Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

Zerbitzu horietako bateko titularrak ezin badu dagokion ordezkapena egin, beste zerbitzuko titularrak beteko du ordezkapen hori.

2. Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

a) Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

b) Ondare Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

Zerbitzu horietako bateko titularrak ezin badu dagokion ordezkapena egin, beste zerbitzuko titularrak beteko du ordezkapen hori.

3. Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

a) Kontu-hartze Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

b) Finantza Kontrolerako eta Auditoretzako Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

c) Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

Zerbitzu horietako bateko titularrak ezin badu dagokion ordezkapena egin, departamentuko beste edozein zerbitzutako titular batek beteko du ordezkapen hori.

3. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Araubide Juridikoaren Ataleko burua edo Araubide Administratiboaren Ataleko burua izanen da haren aldi baterako ordezkoa, bietatik edozein.

4. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Indarrik gabe uztea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 12an emandako 76/2019 Foru Agindua, departamentuko zuzendari nagusien, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariaren eta departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Jose Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402611