2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, 2024an kirol ekitaldiak antolatzeko eta Espainiako eta naziorteko txapelketen azken faseetan parte hartzeko
DDBN (identifikazioa): 744645.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/744645).
Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, baldin legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. Dirulaguntza-eskaeraren helburu den kirol jarduera 2024. urtean egina izan behar dute.
Xedea: dirulaguntzak ematea, 2024an kirol ekitaldiak antolatzeko eta Espainiako eta naziorteko txapelketen azken faseetan parte hartzeko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa Plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.
Zenbatekoa: prezioa: 12.000 euro.
Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: kirol-ekitaldietarako dirulaguntzak (0.3410.4820005).
Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2024ko urtarrilaren 31n.–Kiroletako zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2402992