49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 7. poligonoko 711. lurzatian, kirol-instalazio bat jartzeko. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 5eko ebazpen baten bidez, erabaki zen administrazio espediente bat hastea, kalifikazio juridikoa aldatzeko ondasunen inbentarioan 1 A01 002 2 zenbakia duen "biltegia" hiri-ondasunari (El Puente kalea 4; 7. poligonoko 711. lurzatia). Hala, espedientearen xedea da haren izaera aldatzea jabari eta zerbitzu publikotik ondare-ondasunera, gero lagatzeko, kirol-instalazio bat jartzeko. Hona hemen, zehazki, haren deskribapena:

7. poligonoko 711. lurzatia: 117,30 m²-ko azalera; mugak: aurrealdean, bide publikoa eta 7. poligonoko 711. hiri-lurzatiaren gainerakoa; atzealdean: bide publikoa; eskuinaldean, 7. poligonoko 711. hiri-lurzatiaren gainerakoa; eta ezkerraldean, bide publikoa.

Hori guztia aditzera ematen da, eta jendaurreko aldi bat irekitzen, hilabetekoa, egoki iritzitako alegazio edo erreklamazioak egin daitezen.

Santakaran, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2403376