49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

34C/2024 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 37C/2023 Ebazpenean atzeman den akatsa.

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 37C/2023 Ebazpenaren bidez Ensaladas de Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen (kode zenbakia: 31101342012017). Hitzarmen hori 2023ko abenduaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.

Inskripzio ebazpenean akats bat atzeman da; izan ere Milagroko Ensaladas de Navarra SLU enpresa esaten da, eta, Arguedasko Ensaladas de Navarra SLU esan beharko litzateke.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal ditu bere egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Atzemandako akatsa zuzentzea, halako moduz non Milagroko Ensaladas de Navarra SLU esaten den tokian Arguedasko Ensaladas de Navarra SLU esanen baita.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia. Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2402581