49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

San Adriango, Andosillako, Azagrako eta Carcarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko otsailaren 23ko Ebazpen baten bidez, 2024rako lan publikoaren eskaintza arrunta onetsi du. Hona hemen:

KODEA PLAZA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SARBIDEA

MAILA

OSAGARRIAK

MAILA

LANPOSTUA

HITZARMENA

22

GIZARTE-LANGILEA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, ERRELEBO-KONTRATUAREN MODALITATEAN, 01 IDENTIFIKATUTAKO LANPOSTUAREN ERRE­TIROA BETETZEKO

OPOSIZIO-LEHIAKETA

B

31,16

3,57

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Andosillan, 2024ko otsailaren 23an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2403275