49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Hirigintza-hitzarmena, Iratxetan (1. eta 2. exekuzio-unitateak) eta Iturzar kalean. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2024ko otsailaren 20ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat. Horren bidez, kudeatu eta exekutatu nahi da honako hauen urbanizazioa: 1. exekuzio-unitatea, 2. exekuzio-unitatearen zati bat eta Iturzar kalearen zati bat. Hitzarmena honako hauek sustatua da: Jurado Gómez Rubén y Martos García Rosa sozietate irregularra, María Bernarda Murillo Beorlegui eta eta Leozko Udala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25., 26. eta 96,3. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iratxetan (Leotz), 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2403006