49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2024 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskuordetzen baita Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legeak arautzen dituen kontratu publiko batzuk sinatzeko eskumena, zehazki, Ondare Zerbitzuari esleitutako eskumenen esparruari eragiten dioten kontatuak.

Azaroaren 15eko 243/2023 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horren bigarren xedapen gehigarrian, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren buruaren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari kontratazioaren, gastuen baimenaren eta xedapenaren eta ordaintzeko obligazioen aitorpenaren arloan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluak ezartzen duenez, kontratazio organoak administrazio agiri batean formalizatu behar dituela kontratuak 5 egun naturaleko epean, salbu eta pleguan epe luzeagoa adierazten bada, adjudikazioa eteteko epea bukatzen denetik hasita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen du organoek, foru lege beraren 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan adierazitako mugei lotuta, beren mendeko organoei eskuordetzen ahal dietela kontratu horien sinadura, betiere nagusi hierarkikoak baimena eman badie.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 243/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenez baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 15. artikuluak ezarritakoaren arabera eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren baimenarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko buruari eskuordetzea obra kontratuak formalizatzeko sinadura, obrak Ondarearen Zerbitzuaren eskumenekoak diren kasuetan.

2. Kontratazioaren eta Aseguruen Ataleko buruari, Erosketa Bulegoko buruari eta Laguntza Juridikoaren Bulegoko buruari eskuordetzea hornidura eta zerbitzu arloko kontratuak formalizatzeko sinadura, Ondarearen Zerbitzuaren eskumenekoak diren kasuetan.

3. Eskuordeturiko sinadura bidez sinatzen diren ebazpen eta egintzetan, zirkunstantzia hori eta jatorrizko agintaritza zehaztuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 9an.–Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia, Maite Domínguez Muguiro.

Iragarkiaren kodea: F2402638