49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Udal Planeko "Txantrea" V/S1 UI V sektorearen birpartzelazio proiektuan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-FEB-24 (1/UV).

«Aztertu da Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektua aldatzeko dokumentua, eta ‘Txantrea’ UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikia (behin-behineko likidazio kontua) eta ikusi da Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren abenduaren 26ko 166/2023 epaia, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Hirigintza Kudeaketako zuzendariaren eta Hirigintza Gerentziako letraduaren 2024ko otsailaren 9ko txostenekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektua aldatzeko dokumentua, eta ‘Txantrea’ UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikia (behin-behineko likidazio kontua).

2. Ukitutakoei erabaki honen berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2403181