49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 14an hartua, zeinaren bidez izendatzen baitira "Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarreko kide titular bat eta ordezko bat, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea "Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteari atxikitzeko hitzarmena izenpetu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra eratuko dela ezartzen du. Akitania Berria eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzar horretako kideak. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak aipatu batzarrean izanen dituen ordezkariak (titularrak eta ordezkoak) izendatu ziren.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren titularra aldatu da eta, beraz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Batzarrean dituen kide titular eta ordezko berriak izendatzea, lehenago izendatu zirenak ordezteko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Kide titular eta ordezko hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izan daitezen "Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarrean:

Titularra: Patricia Fanlo Mateo andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García jaunaren ordez.

Ordezkoa: Ana Jesús Burusco Juandeaburre andrea, Unibertsitateko zuzendari nagusia, José María Aguinaga Pérez jaunaren ordez.

2. Erabaki hau interesdunei eta "Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2402658