49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 21eko 213/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira.

Aipatu foru dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua buruak, buruordeak eta kideek osatuko dute, eta osaera horretan bermaturik egon beharko du Nafarroako garapenerako lankidetzari loturiko sektore eta erakunde askotarikoak ordezkatuta daudela. Orobat, kontseilukideak izendatzeko modua aditzera ematen du.

Bestalde, 7. artikuluan, kideen izendapena lau urterako izanen dela ezartzen da, eta epe bereko aldietarako berritzen ahalko dela.

Aurreko izendapenen iraunaldia amaituta, eta dagokion proposamen-prozedura egin ostean, bidezkoa da hautatutako pertsonak izendatzea.

Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta irailaren 21eko 213/2011 Foru Dekretuan esleitutako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kide hauek izendatzea Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluan:

–Patricia Abad Encinas andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak izendatua.

–M.ª Soledad de la Nava Martín andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak izendatua.

–Rubén Goñi Urroz jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak izendatua.

–Maite Domínguez Muguiro andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak izendatua.

–Pablo Arriazu Amat jauna, Hezkuntza Departamentuak izendatua.

–Genoveva Ochando Ortiz andrea, Osasun Departamentuak izendatua.

–Raquel Garbayo Berdonces andrea, Unión del Pueblo Navarro (UPN) parlamentu-taldeak izendatua.

–Olga Chueca Chueca andrea, Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) parlamentu-taldeak izendatua.

–Irati Jiménez Aragón andrea, EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldeak izendatua.

–Isabel Aranburu Bergua andrea, Geroa Bai parlamentu-taldeak izendatua.

–María Isabel García Malo andrea, Nafarroako Alderdi Popularra parlamentu-taldeak izendatua.

–Carlos Guzmán Pérez jauan, Zurekin Nafarroa parlamentu-taldeak izendatua.

–Juan Mira Jarillo jauna, Vox Navarra parlamentari-elkartearen parlamentu-taldeak izendatua.

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) izendatua.

–Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) izendatua.

–Eduardo Gozalo Mañú jauna, Iruñeko Udalak izendatua.

–Pablo Martín Aguado jauna, Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) izendatua.

–Alicia Chicharro Lázaro andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) izendatua.

–María Soledad Vicente Yoldi andrea, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak izendatua.

–Argia Aldaya Salaberri andrea, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak izendatua.

–Marta García Drake andrea, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN) izendatua.

–Javier Abad Vicente jauna, Mugarik Gabe Nafarroa elkarteak izendatua.

–Diego Cayuela Beloso jauna, Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) elkarteak izendatua.

–Juan M.ª Erice Oronoz jauna, Oxfam Intermón fundazioak izendatua.

–Ani Urretavizcaya Loinaz andrea, Alboan fundazioak izendatua.

–Diana Lazcano Mayor andrea, Felipe Rinaldi fundazioak izendatua.

–Eduardo Fernández López jauna, PROCLADE Yanapay fundazioak izendatua.

2. Foru agindu hau izendatutakoei jakinaraztea, haren berri izen dezaten.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 2an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2402497