49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

518/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 2an emandako 284/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 2an emandako 284/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko otsailaren 27koa).

Zenbait akats atzeman dira deialdi horren oinarrietan eta I. eranskineko gai-zerrendan, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats horiek zuzentzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 2an emandako 284/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Datuen Analisiko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–. Hau da zuzendu beharrekoa:

–2.1.1. oinarrian (Izangai guztiek bete beharrekoak), honela dioen tokian:

"c) Honako titulu hauetako bat edukitzea: Gradua, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentziadun, arkitekto edo ingeniarien edozein titulu ofizial eskuratzera bideratutako ikasketen lehen hiru ikasmailak osorik gaindituta edukitzea, edo aipatu ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek gutxienez 180 kredituko irakastordu kopurua baldin badu.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da."

Honela esan behar du:

"c) Lizentziako, ingeniaritzako, arkitekturako edo graduko titulua edukitzea, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da."

–3.3. oinarrian (Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak), ez da aipatu deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena aurkeztu behar dela, eta, hortaz, oinarri horren idazketa aldatu beharra dago. Honela idatzita geldituko da:

"3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Online eskabidea aurkeztean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, dagokienaren arabera:

a) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo 4.2 oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiria.

c) Desgaitasunen bat aitortua duten pertsonen kasuan, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiria, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bat, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

d) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizioa?languageId=100001

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita gelditzeari buruz deialdi honen 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea."

–I. eranskineko 21. gaian, honela dioen tokian:

"21. gaia.–5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Gardentasuna jarduera publikoan. Informazio publikoaren berrerabilera eta publizitate aktiboa."

  • Honela esan behar du:

"21. gaia.–5/2018 Foru Legea, 2018ko maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Gardentasuna jarduera publikoan. Informazio publikoaren berrerabilera eta publizitate aktiboa."

–I. eranskineko 35. gaian, honela dioen tokian:

"35. gaia.–Datu pertsonalen babesa. General Data Protection Regulation (GDPR). 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa."

Honela esan behar du:

"35. gaia.–Datu pertsonalen babesa. 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa."

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzea, hogeita hamar egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaera eta dokumentazioa aurkeztuak dituzten izangaiek ez dituzte berriro aurkeztu behar epe berri horretan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2403755