49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA 62E/2024 Ebazpenean, urtarrilaren 30ekoan, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emandakoan, zeinaren bidez Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialaren izen-aldaketa eta haren estatutuen aldaketa partziala inskribatzen baitira Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Ebazpen hori 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan. Gaztelaniazko bertsioan, transkripzio akats bat dago Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialaren Estatutuen PDF dokumentuaren azalean, baita PDFrako sarbidea ematen duen hiperestekan ere. Beraz, bi kasu horiek zuzenduko dira, eta honako hau dioen tokian:

"Estatutos del Colegio Oficial de Enfermería de Navarra".

Honako hau behar du:

"Estatutos del Colegio Oficial de Enfermeras de Navarra-Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala".

Iruñean, 2024ko otsailaren 29an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Estatutos del Colegio Oficial de Enfermeras de Navarra-Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2403537