49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, argitaratu zen deialdi horri buruzko iragarkia. Testuan bi akats daudela oharturik, honen bidez zuzentzen da, honela:

–Deialdiaren oinarrien 7.2.2 apartatua. Hau da testu zuzena:

Lehen ariketa: teorikoa izanen da, eta gai-zerrendako (III. eranskina) gaiei buruzkoa. 80 eta 100 galdera arteko test bati erantzun beharko zaio idatziz. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzerako, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira, epaimahaiaren irizpidearen arabera. Horren berri emanen zaie izangaiei proba hasterakoan. Ariketa egiteko izangaiek gehienez zenbat denbora izanen duten, hura hasterakoan adieraziko du kalifikazio-epaimahaiak. Proba egiten ahalko da Nafarroako bi hizkuntza ofizialetako edozeineta (gaztelania eta euskara).

Proba hau gainditzeko eta, hala, deialdiko hurrengo ariketak egin ahal izateko, lortu beharko da, gutxienez, ariketaren gehieneko puntuazioaren erdia. Dena dela, gutxieneko hori gainditzen ez dutenak ez dira baztertuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendatik, halakoa sortuko baita deialdi honen ondorioz.

Gehieneko denbora: 2 ordu.

Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa izanen da, eta gai-zerrendako (III. eranskina) edukiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak ebatzi beharko dira idatziz. Ariketa egiteko izangaiek gehienez zenbat denbora izanen duten, hura hasterakoan adieraziko du kalifikazio-epaimahaiak.

Proba hau gainditzeko eta, hala, deialdiko hurrengo ariketa egin ahal izateko, lortu beharko da, gutxienez, ariketaren gehieneko puntuazioaren erdia. Dena dela, gutxieneko hori gainditzen ez dutenak ez dira baztertuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendatik, halakoa sortuko baita deialdi honen ondorioz.

Gehieneko denbora: 3 ordu.

–III. eranskina: 35. gaia kentzen da gai-zerrendatik.

Hortaz, eskabideak aurkezteko epea (deialdiaren 3.2 apartatuan ageri da) luzatzen da, eta izanen da 30 egun baliodunekoa, akatsak zuzentzeko iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko otsailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2403417