49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Hirigintza-hitzarmena 1. exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Leozko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 19ko 2024-0021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmen bat Iratxetako 1. exekuzio-unitatean, Jurado Gómez, Rubén y Martos García, Rosa sozietate irregularrak sustatua. Haren xedea da Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua ordeztea, nahitaez laga beharreko %10a dirutan emanik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25., 26. eta 96,3. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iratxetan (Leotz), 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2403454