49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

519/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2255/2023 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko 6 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2255/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko 6 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2023ko azaroaren 6koa).

Zenbait akats atzeman dira I. eranskineko gai-zerrendan, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats horiek zuzentzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 23an emandako 2255/2023 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko 6 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–. Hau da zuzendu beharrekoa:

–11. gaian, honela dioen tokian:

"11. gaia.–Kalitatea LOUn eta NUPeko Estatutuetan."

Honela esan behar du:

"11. gaia.–Kalitatea LOSUn eta NUPeko Estatutuetan."

–13. gaian, honela dioen tokian:

"13. gaia.–5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa."

Honela esan behar du:

"13. gaia.–5/2018 Foru Legea, 2018ko maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa."

–48. gaian, honela dioen tokian:

"48. gaia.–Politika ekonomikoaren helburuak. Enplegu osoa. Enpleguaren oinarrizko kontzeptuak eta tipologia. Adierazleak eta neurketa-sistemak. Prezioen egonkortasuna: kontzeptuak, kuantifikazioa eta berrikuspena. Inflazioaren arrazoiak eta ondorioak. Inflazioaren aurkako neurriak."

Honela esan behar du:

"48. gaia.–Politika ekonomikoaren helburuak. Enplegu osoa. Enpleguaren oinarrizko kontzeptuak eta tipologia. Adierazleak eta neurketa-sistemak."

–80. gaian, honela dioen tokian:

"80. gaia.–Ikerketa Unibertsitatean. Ikerketako proiektuak, kontratuak eta programak, nazionalak eta nazioartekoak. Ikerketa-taldeak eta Ikerketa Batzordea. Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 83. artikulua. Aurrekariak eta haren erregulazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. NUPen egiten den ikerketa zenbakitan."

Honela esan behar du:

"80. gaia.–Ikerketa Unibertsitatean. Ikerketako proiektuak, kontratuak eta programak, nazionalak eta nazioartekoak. Ikerketa-taldeak eta Ikerketa Batzordea. Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 60. artikulua. Aurrekariak eta haren erregulazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. NUPen egiten den ikerketa zenbakitan."

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2403756