49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 14, 1712, 1752, 1787, 1788, 1792, 1793, 1794, 1795, 1796 eta 1797. lurzatietan. Hasierako onespena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, hil honen 19an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat ZO-3.4 unitatean, 13. poligonoko 14, 1712, 1752, 1787, 1788, 1792, 1793, 1794, 1795, 1796 eta 1797. lurzatiei dagokienez. Xehetasun-azterketa horrek lerrokadurak doitzen ditu eta horien bolumenak antolatzen ditu. Sustatzailea Creapabem SL da, eta Patxi Lapetra Iriarte teknikariak sinatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendabian, 2024ko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2403265