49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Munetako 7. poligonoko 5. lurzatian (AA-4). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 27ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Munetako 7. poligonoko 5. lurzatian (AA-4), Josune Echeverría Ayerrak sustatua, lerrokadurak, sestrak eta etxebizitza-bolumenak ezartzeko eta lagapenak mugatzeko AA-4n.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan.

Amillaon, 2024ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2403463