49. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Zabalegiko 7. poligonoko 160., 161. eta 13. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2024ko otsailaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Zabalegiko 7. poligonoko 160., 161. eta 13. lurzatietako determinazio xehatuetan. Aldaketa honako hauek sustatu dute: Zabalegiko Kontzejua, Román Lezáun, Javier Lezáun, María Ángeles San Martín, Pedro José Zabalza eta María Jesús Lezáun.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (9:00etatik 14:00etara), aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2403392