112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

10/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 427/2013 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariarena, "Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena" izeneko F-65 eredua onesten duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1757/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bederatzi pertsona izendatzen dituena suhiltzaile-ofizialorde lanposturako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

917/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CPP2021-008821".

EPATZE DEIA 105/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz) espezialitatearen hautapen prozesuko behin betiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren barruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoen zortzi lanpostu merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko larrialdietako mediku albokoen hamabi lanpostu merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

20/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Urrotz-Hiriko San José multzoko 4 jabe-erkidegotarako (PIG 65).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

61E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzeko, 2023rako.

140/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 ikasturterako laguntza-deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko.

141/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 ikasturterako laguntza-deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunduetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko. DDBN identifikazioa: 690878.

142/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2023-2024 ikasturterako deialdia onesten baita unibertsitateaz kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza planaren baitako hezkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko ikastetxe publikoetan.

408E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, honako dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "2023ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza Nafarroako unibertsitateentzat. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen eta hondeatutako material naturalen fluxua". DDBN identifikazioa: 693195.

16/23 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdirako oinarriak onesten dituena, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

95C/2023 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita BSH Electrodomésticos España SA enpresaren Uharteko lantokiko hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

99C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Tele Taxi San Fermín elkartearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

102C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Antsoaingo Idakirolak SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

43/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baita zein den gehieneko zenbatekoa Administrazioak 2023-2024 ikasturtean testuliburuak doan jasotzeko programa finantzatzearren ematen duen laguntzan.

41/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio plana onesten duena.

1550/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita organo honek berak otsailaren 7an emandako 548/2023 Ebazpena, herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna zehazten duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

181/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko 2003ko Sarien oinarrietan egindako akatsak zuzentzen dituena.

145/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ezinbesteko zerbitzuak eta ezartzen gutxieneko zerbitzuak Nafarroako Justizia Administrazioaren esparruan, 2023ko maiatzaren 22tik aurrerako greba mugagabearen deialdia dela eta.

422/2023 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana; honen bidez ezartzen dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruan, martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsitako kanpoko ortoprotesien katalogoko produktuen preskripzio zerbitzuak, zehazten dira halakoak eman aurretik Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren baimena edo onespena behar dutenak, eta finkatzen dira horien preskripziorako irizpide eta indikazio klinikoak.

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Hibridación PV El Montecillo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Corellako udal-mugartean. Espedientearen kodea: 1169-2-CE.

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Valderrobles II" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Sociedad de Explotación Fotovoltaica Zeta SLk sustatua, eta haren ebakuazio azpiegiturak, zeinak Vianako udal-mugartetik igarotzen baitira (5175-CE).

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA otsailaren 22ko 12/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA, otsailaren 22ko 12/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

ERABAKIA, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko, Lurralde Kohesiorako eta Eskubide Sozialetako departamentuen artekoa, zeinaren bidez batera baimentzen baita Europako proiektuen bulegoko zerbitzuari kudeaketa esleipen bat egitea, behar diren jarduketak egin ditzan goi mailako kontrolatzaile/auditore bat kontratatzeko, Nafarroako Gobernuak lehenbizikoz egin duen Interreg Europe deialdiko proiektuetarako.

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 6-XXVI. sektorean (Andosilla) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezko finka berrien behin-behineko jabetza hartzea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena

ARESO

2023ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

AIEGI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Mugikortasun elektrikorako muntaketa-lantegia

AZOZKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren Estatutuen 33. artikuluan. Hasierako onespena

BAZTAN

Xehetasun azterlana Zigako 5. poligonoko 8 lursailean. Behin-betiko onespena

Baztango emaztekien kontrako indarkeriaren aitzinean jarduteko tokiko koordinazio-protokoloa

BERIAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Deformazio lantegia

BERRIOZAR

2023. urtean kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jaietako jarduerak egiteko Berriozarko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren laburpena

Hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi-erabilera emateko Foruen pasealekuko 1eko beheko solairuko lokalei. Behin betiko onespena

CÁRCAR

Lan publikoaren eskaintza 2023rako

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Logistika-biltegia

CORELLA

Udal Plan Orokorreko 70. artikulua aldatzea ("Bizitegitarako azpisektorea, dentsitate apalekoa, SS-1.2"). Behin betiko onespena

DONAMARIA

Xehetasun azterlana, 1. poligonoko 176. lurzatian, Gaztelun. Behin betiko onespena

ERROIBAR

Bizkarreta-Gerendiaingo UE-8 exekuzio unitatearen zehaztapen xehatuen aldaketa. Behin betiko onespena

LIZARRA

Udal ordenantza, Plazara! Estellerriko Ekoizleen Merkatua arautzen duena. Hasierako onespena

Aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aldaketa, Los Llanos-Kulturagunea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ostatu-jatetxea

ESTERIBAR

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

FUSTIÑANA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Tipulak biltegiratzea eta manipulatzea

GESALATZ

Ordenantza, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak. Hasierako onespena

TXULAPAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako biltegia

LAKUNTZA

Xehetasun azterlana 2. poligonoko 1164. partzelan. Behin betiko onespena

LERIN

Udal ordenantza, hileta-zerbitzuak emateko baldintzak arautzen dituena. Hasierako onespena

IRUNBERRI

Joaquín Larregla Udal Musika Eskolaren barne-araudia. Hasierako onespena

OLAIBAR

Aldaketa Zandioko UB-3 unitatean. Behin betiko onespena

ORISOAIN

Hasiera batez onestea zenbait ordenantza

Indargabetzea, Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

OTEITZA

Egoitza elektronikoa sortzea

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Elektrolinera

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gimnasioa

GARES

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako makinak fabrikatu eta konpontzea

JAITZ

Aldaketa, Irabazizko jarduerak egiteko bide publikoko lurzoruaren aprobetxamendu bereziak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

SUNBILLA

1. poligonoko 865. partzelako xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Eskualdeko suhiltzaile-etxea

TIRAPU

Ordenantza, bizikidetza eta espazio publikoen erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea.
Autoen erakusketa eta salmenta

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Arroparen, etxeko osagarrien eta manipulaziorik gabeko elikagai ontziratuen txikizkako merkataritza

ULTZAMA

Aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak ("kirol plus" txartela) arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

ZIORDIA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

JENDAURREKO INFORMAZIOA, 120 MWp/107,79 MWins-eko "Serna I Solar" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena aldatzeko eskaerari buruzkoa, eta instalazio fotovoltaikoa, 220 kV-ko linea elektrikoa, 220/400 kV-eko "SE Labradas" azpiestazio biltzailea eta 400 kV-eko linea elektrikoa konektatzeko lurpeko lineen onura publikoaren deklarazioa aldatzekoari buruzkoa. PFot-324 espedientea