112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1550/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita organo honek berak otsailaren 7an emandako 548/2023 Ebazpena, herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna zehazten duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 13ko 233/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2023ko lan egutegia onetsi zen. Haren 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2023ko jaiegunei buruzko ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna, 12etatik aurrera, eta hiru egun gehiago, horietako bat larunbata izan beharko dena.

Behin Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 789/2022 Ebazpenaren bidez zehaztu ondoren zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko herriko jaiegunak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 548/2023 Ebazpena onetsi zen (2023ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 14koa), zeinaren bidez ezarri baitzen herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak jakinarazi du badirela zenbait langile gaur egun Izizen eta Oieregin lan egiten dutenak, eta herri horiek ez daudela jasota goian aipatutako otsailaren 7ko 548/2023 Ebazpenaren lehenengo atalean. Horregatik, egokia da onestea zein den kontuan hartu behar den zaindariaren eguna, Iruñean lan egiten ez duten langile horientzako jaiegunak eta ordutegi-murrizketak zehaztearren.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna ezartzen duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 548/2023 Ebazpenaren lehenengo atala aldatzea, honako herri honetako zaindariaren eguna ere zerrendan sartzeko:

–Izize: irailaren 22a.

2. Ebazpen horren bigarren atalari azken paragrafo bat gehitzea, honela idatzita:

Oieregin lan egiten duten Ingurumena Zaintzeko Ataleko langileen kasuan, herriko jaietako zaindariaren egunari dagokion jaieguna izanen da Lesakako herriarentzat ezarrita dagoen egun bera, hots, uztailaren 7a.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2307494