112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2023. urtean kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jaietako jarduerak egiteko Berriozarko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdiaren laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identif.): 696128.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/696128).

1.–Deialdiaren xedea.

Berriozarko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak arautzea, 2023an udalerriko lurralde-eremuan kulturaren, kirolaren, berdintasunaren, euskararen eta jaien arloan jarduerak eta proiektuak antolatzeko.

2.–Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Berriozarko Udalaren Egoitza elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.berriozar.es/tramites/registro-electronico

3.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

4.–Ordainketa.

Dirulaguntzaren ordainketak modalitate hau izango du:

Diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren ordaintzea.

Aurrekoa gorabehera, ordainketa aurreratuak egiteko aukera ematen da, betiere onuradunak aldez aurretik eskatuta eta hasieran emandako dirulaguntzaren % 90era arte gehienez.

5.–Justifikazioa emateko epea.

Justifikazio-agiriak 2024ko urtarrilaren 31n aurkeztu beharko dira beranduenez.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 26an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2307839