112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi-erabilera emateko Foruen pasealekuko 1eko beheko solairuko lokalei. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2023ko martxoaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, salbuespenez bizitegi-erabilera emateko Foruen pasealekuko 1eko beheko solairuko merkataritza-lokalari (18. poligonoa, 842. katastro-lurzatia, 3. azpieremua, 27. hiri-unitatea) Sustatzailea Paula Cobos Gea da.

Onetsitako hirigintza-araudia argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2308010