112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko

Ikusirik Castejongo Udaleko plantilla organikoko administrari-ofizialaren 26. zenbakidun lanpostua oposizio-lehiaketa bidez funtzionarioen araubidean betetzeko bideratutako espedientea, bai eta izangaien zerrenda bat sortzeko ere, lanpostuan aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko, Udaleko administrazio-arlo osoan sor daitezkeen zerbitzu-beharrengatik.

Kontuan hartuz 2022ko maiatzaren 11ko osoko bilkuran onetsitako plantilla organikoa, jasotzen duena lanpostu hori hutsik dagoela.

Indarrean dauden udal aurrekontuetan nahikoa diru dago kontratazio honek eragiten dituen gastuei aurre egiteko.

Ikusirik lanpostu hori betetzeko baldintzak arautzeko prestatutako oinarriak, eta langileen legezko ordezkaritzarekin kontsultatu eta aztertu direnak.

Aplikatuta Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikulua; 215/85 Foru Dekretuaren 17. eta 8. artikuluak, 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatuak; eta horren 2. ataleko 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraikiz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan Alkatetza honi esleitutako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea deialdia arautuko duten oinarriak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidean eta Castejongo Udalaren zerbitzura; plantilla organikoko 26. lanpostua da. Era berean, izangaien zerrenda bat sortuko da, Udaleko administrazio-arlo osoan sor daitezkeen zerbitzu-beharrengatik lanpostuan aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko.

Bigarrena.–Hautaketa-prozedura abiaraz dadin agintzea, horretarako oinarriak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Halaber, udal zerbitzuei eskatzea lehentasuna eman diezaioten espediente honen kudeaketari, ezinbestekoa baita ahalik eta lasterren tramitatzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Idazkaritzari eta ordezkari sindikalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Castejonen, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

DEIALDIA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO ADMINISTRARI-OFIZIALAREN LANPOSTU BAT, CASTEJONGO UDALAREN ZERBITZURA JARDUTEKO

1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidean eta Castejongo Udalaren zerbitzura; plantilla organikoko 26. zenbakidun lanpostua da.

1.2. Era berean, deialdi honen xedea da hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, izangaien zerrenda bat eratzea, zerbitzuan sortzen diren beharren arabera lanpostuak aldi baterako betetzeko.

1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira Administrazio publikoko langileei buruzko 251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren testu bateginean C mailako lanpostuetarako ezarritakoak, baita Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan ezarritakoak ere, eta ordainsari osagarriak, halakorik balego, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta Castejongo Udalaren plantilla organikoan zehaztuta badaude.

1.4. Lanpostuaren titular izendatzen den pertsonak bere mailarako eta kategoriarako aurreikusitako zeregin orokor guztiak beteko ditu, honako hauek barne: jendeari arreta ematea, ordenagailuak erabiltzea, testuak tratatzea, kudeaketa programak erabiltzea eta, oro har, agintzen zaizkion guztiak. Gainera, kontuan hartuko da lana Castejongo Udalak kategoria horrekin dituen lanpostuetako edozeinetan eta zereginetarako egingo dela, bai ekonomiaren, administrazioaren edo profesional horren beharra duten beste zerbitzu batzuen esparruan.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Lanpostu jakin bati funtzioak hasieran esleitzeak ez dakar funtzionarioaren mugiezintasuna, administrazioak duen zuzendaritza-ahalmenaren arabera. Ahalmen hori baliatuz, funtzionarioak zerbitzu batean baino gehiagotan egin dezake lan lanaldi berean, lanaldiaren ordutegia kasuan kasuko zerbitzuen beharren arabera banatuz.

2. oinarria.–Baldintzak.

Oposizioan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako betebehar hauek:

–Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

–Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura bizi badira.

–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

–Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

–Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea, ez eta diziplinazko kaleratze bidez despeditua ere.

–Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

–Izangaia kondenatua egon ez izana Genero Indarkeriari buruzko 1/2004 Lege Organikoan edo Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legean jasotako inguruabarren bat dela eta.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte bai lanpostua betetzeko izendatua den pertsonak bai aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak edo Udalari baimena ematen ez diotenak horiek kontsultatzeko ezin izanen dira funtzionario izendatu, plaza bete behar badute, edo kontratatu. Ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautaketa-prozesuak, izendapenak eta kontratazioak iraun bitartean ere bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute bide telematikoz, mezu elektronikoa bidalita Udalera; presentzialki, erregistro orokorrean, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), I. eranskinean jasotzen den eskabide ereduari jarraikiz.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honako hauek erantsi behar zaizkio eskaerari:

–NANaren fotokopia edo horren baliokidea den agiriarena.

–Deialdi honen 2. oinarrian eskatutako titulazioaren fotokopia arrunta, edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako hura lortzeko moduan egotea egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Alegatzen diren merezimendu guztien zerrenda eta haien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, deialdiaren 6. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean.

Behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean zehaztuko dira 6. oinarrian jasotako probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Castejongo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Lehen epaimahaikidea: Belén Bellido Martín, Castejongo Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Montse Sesma Ayala, Castejongo Udaleko administrari-ofiziala.

–Bigarren epaimahaikidea: Ana Ramos Martín, Castejongo Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Hirugarren epaimahaikidea: Idoya Gurucelain Izco, Castejongo Udaleko langileen legezko ordezkaria.

Ordezkoa: Adrián González Ortiz, Castejongo Udaleko langileen legezko ordezkaria.

–Laugarren epaimahaikidea, idazkaria: Cecilio Fernández Azcona, Castejongo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Castejongo Udalari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Hautaketa-prozesua ondoz ondoko bi aldietan gauzatuko da: lehenengoa, oposizioarena, eta, bigarrena, lehiaketaldia, oposizioaldia gainditu duten izangaiekin bakarrik eginen dena. Oposizio-lehiaketan, guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira.

6.1. Lehiaketaldia.

6.1.1. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean, 3.3 oinarrian ezarri bezala, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Bestela, ez dira kontuan hartuko.

Egindako zerbitzuen atalari dagokionez alegatutako merezimenduak egiaztatu beharko dira Administrazio Publikoaren ziurtagiriaren eta/edo enpresa pribatuaren ziurtagiriaren bidez (kasu horretan, kontratazioaren hasiera eta amaiera zehaztuta eta lan-bizitzaren agiria eta zerbitzuak emateko erabili diren kontratuen kopia erantsita). Bi kasuetan, ziurtagirietan, lan egindako denbora, lanbide-kategoria eta lanaldiaren iraupena jasoko dira, eta nahitaez jaso beharko dira.

6.1.2. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honetako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu kalifikazio epaimahaiak.

6.1.3. Dokumentuek izan beharko dute erreferentziazko baremoa aplikatzeko eskatzen den informazio guztia, eta ez dira kontuan hartuko justifikatu gabeko merezimenduak edo horiek zenbatzeko ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.

6.1.4. Lehiaketaldiak 25 puntuko balorazioa izanen du, gehienez ere. Honela banatuko dira puntuak:

a) Izangaiak administrari-ofizial gisa duen lanbide-esperientzia, gehienez 15 puntu.

–Nafarroako tokiko edo foru-erkidegoko administrazio publikoan izandako eskarmentua: gehienez ere, 6 puntu (2 puntu urte bakoitzeko).

–Beste autonomia-erkidego batzuetako administrazio publikoan edo enpresa pribatuetan izandako eskarmentua: gehienez ere, 4 puntu (1 puntu urte bakoitzeko).

b) Izangaiaren eskarmentua administrari laguntzaile gisa (gehienez ere, 4 puntu).

–Nafarroako tokiko edo foru-erkidegoko administrazio publikoan izandako eskarmentua: gehienez ere, 3 puntu (1 puntu urte bakoitzeko).

–Beste autonomia-erkidego batzuetako administrazio publikoan edo enpresa pribatuetan: gehienez ere, 1 puntu (0,5 puntu urte bakoitzeko).

c) Garatu beharreko lanpostuarekin zerikusia duten bestelako titulazioak eta prestakuntza osagarriko ikastaroak: gehienez ere, 6 puntu.

–Unibertsitateko gradua edo lizentzia: Zuzenbidea, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, Ekonomia, Enpresa, Arkitektura: 1 puntu bakoitzeko, eta gehienez ere, 1 puntu.

–Informatikako, ofimatikako eta sare sozialetako ikastaroak (betiere 2018a baino lehenagokoak ez badira). Honela baloratuko dira:

  • 5 ordutik 20 ordura bitarteko ikastaroak: 0,25 puntu.
  • 20 ordu baino gehiagoko eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,40 puntu.
  • 50 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

Ikastaro guztien batura 2 puntukoa izanen da gehienez.

–Ikastaroak kontabilitate publikoari, ondarearen kudeaketari, Nafarroako toki ogasunei buruz, loturik daudenak kontabilitatearen kudeaketarekin, zergen kudeaketa eta likidazioarekin, ordenantza fiskalekin eta udal ondasunen inbentarioekin (betiere 2018a baino lehenagokoak badira). Honela baloratuko dira:

  • 5 ordutik 20 ordura bitarteko ikastaroak: 0,20 puntu.
  • 20 ordu baino gehiagoko eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,40 puntu.
  • 50 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

Ikastaro guztien batura 1,5 puntukoa izanen da gehienez.

–Ikastaroak, loturik daudenak giza baliabideekin, datuen babesarekin, hirigintzarekin, artxiboekin, erroldarekin, tokiko kontratazioarekin, katastroarekin, edo eskatutako maila eta kualifikazioagatik bete beharreko eginkizunekin erlazionatutako antzeko beste edozeinekin lotutakoak. (Betiere 2018a baino lehenagokoak ez badira). Honela baloratuko dira:

  • 5 ordutik 20 ordura bitarteko ikastaroak: 0,20 puntu.
  • 20 ordu baino gehiagoko eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,40 puntu.
  • 50 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

Ikastaro guztien batura 1,5 puntukoa izanen da gehienez.

6.1.5. Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan egokitzat jotzen dituen merezimenduak. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.1.6. Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak argitara emanen dira udaletxeko iragarki-taulan eta Interneten ere kontsultatu ahalko dira, Udalaren web-orrian (www.castejon.com).

6.2. Oposizioaldia.

6.2.1. Oposizioa hasiko da alkateak ematen duen ebazpenean adierazten den datan, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiz. Ebazpen horretan zehaztuko dira hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua eta, epaimahaiaren erabakiaren arabera, egun berean edo egun desberdinetan eginen diren. Izangai guztiei behar bezala jakinaraziko zaie hori.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu duten izangaien zerrenda Castejongo Udalaren web-orrian eta udal taulan, lortutako kalifikazioekin.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.

Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2.2. Oposizioaldiko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaiendako posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.2.3. Oposizioan 75 puntu lortzen ahalko dira gehienez eta ariketa hauek izanen ditu:

6.2.3.1. Lehen ariketa.

Proba teorikoa izanen da, eta test motako 30 galdera erantzun beharko dira gehienez ere, idatziz, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko hiru aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Ongi erantzundako galdera bakoitzari puntu 1 emanen zaio, eta erantzun oker bakoitzagatik 0,25 puntu kenduko dira. Erantzun gabe utzitako galderak ez dira puntuatuko, eta haiengatik ez da punturik kenduko.

Kalifikazioa: ariketa horretan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak.

6.2.3.2. Bigarren ariketa.

Bete beharreko lanpostuaren bi kasu praktiko garatuko dira, II. eranskinean jasotako gaiekin lotuta epaimahaiak horietan proposatzen dituen arazoak garatuz eta ebatziz.

Ariketa honetan gehienez ere 45 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.

Lehen ariketa gainditzen ez dutenei (proba teorikoa) ez zaie bigarrena zuzenduko (kasu praktikoak).

Halaber, bazterturik geldituko dira, bi kasu praktikoetako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.3. Ariketa guztiak eginen dira plika sistemaren bidez.

6.4. Epaimahaiak ariketa hasterakoan adieraziko du izangaiek zenbat denbora izanen duten proba bakoitza egiteko.

6.5. Genero-indarkeriaren biktima izan direnek arriskurik izan ez dezaten eta Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharrez, biktimen datu pertsonalen babesa bermatuko da administrazioko egintzak argitaratu eta jakinaraztean eta, oro har, hautaketa-prozesu osoan zehar.

6.6. Proben edukiari buruzko alegazioak jartzeko hiru egun baliodun izanen dira, zenbatzen hasita ariketa egin den egunaren biharamunetik edo, test motako ariketaren kasuan, erantzun zuzenen plantilla argitaratzen den egunaren biharamunetik. Test motako ariketari buruzko alegazioei dagokienez, epaimahaiak aztertu eginen ditu, eta ebatzitzat eta erantzuntzat joko dira aldatutako erantzunen txantiloia argitaratzearekin bat edo, hala badagokio, probaren kalifikaziotik ondorioztatzen den erabakiarekin.

6.7. Egindako azterketak berrikusteko eskabideak hiru egun balioduneko epean bakarrik aurkezten ahalko dira, dagokion ekitaldiko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

6.8. Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinduta jarraituz gero, deialdi honen 6. oinarriko bigarren eta lehen ariketetan –ordena horretan– ateratako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioekin, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Gero, zerrenda hori Alkatetzari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera.

Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorriko dio, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda eratzeko. Izan ere, zerrenda hori indarrean dagoen bitartean egitekoak diren kontratazioetarako erabiliko da. Indarraldia, hain zuzen, urtebetekoa izanen da, baina 4 urtez luzatzen ahalko da gehienez.

Izendatzeko proposamen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian.

7.2. Proposatzen den izangaiak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Deialdiaren 2. apartatuan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

–Karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo egoera fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

–Zinpeko edo zinezko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

–Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

7.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja Alkatetzak, eta harekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Alkatetzak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honetan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8. oinarria.–Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Castejongo Udaleko funtzionario izendatuko du, administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

8.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatua plantillako funtzionario nominadun bilakatuko da, eta izanen ditu indarrean dauden xedapenek Castejongo Udalaren zerbitzuko funtzionarioendako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

8.4. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Castejongo Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, deialdiaren 7.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat eratuko da, osatuko dutena hautaketa-prozesuan parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenek.

9.2. Alkatetzaren ebazpen bidez onetsiko dira plazarik gabeko gaindituen zerrenda eta zerrenda hori kudeatzeko arauak.

9.3. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, jokatuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

9.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

9.5. Baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

9.6. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

9.7. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

10.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Administrazio-egintzen baldintzak, eraginkortasuna eta baliaezintasuna. Administrazio-prozedura erkidea: prozeduraren bermeak, hasiera, antolaketa, instrukzioa, bukaera, izapidetze erraztua eta betearazpena. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta aukerako berraztertzeko errekurtsoa.

2. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua, I. kapitulua, xedapen orokorrak; II. kapitulua, herri-administrazioetako organoei buruzkoa, 1., 2. atala; III. kapitulua, zehatzeko ahalaren printzipioa; IV. kapitulua, herri-administrazioen ondare-erantzukizunei buruzkoa. III. titulua. Administrazioen arteko erlazioak, I. kapitulua, printzipio orokorrak.

3. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. I. titulua, III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. 1. eta 3. atalak. IV. kapitulua. Kontratuen kudeaketaren printzipioak eta arauak; V. kapitulua. Publizitate-arauak eta esleipen-prozedurak; 1., 2., 3., 5., 6. eta 7. atalak; VII. kapitulua, erreklamazioak eta lizitazioak kontrolatzeko beste neurri batzuk; 2. eta 3. atalak; II. titulua. Arau espezifikoak. I. kapitulua, 2. atala, II. kapitulua. IV. kapitulua.

4. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea. I. titulua, III. titulua eta IV. titulua. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketaren prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola, bereziki, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

5. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua. II. titulua. Toki-erakundeen beharrezko antolaketa. I. kapitulua, 2. atala, 3. atala, III. titulua, beharrezko organoen funtzionamendua. I. kapitulua. IV. titulua. Antolaketa osagarria. I. kapitulua.

6. 251/93 Legegintzako Foru Dekretua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutua. I. titulua, xedapen orokorrak eta II. titulua: funtzionarioak.

7. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. II. titulua, gardentasuna, III. kapitulua. III. titulua, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, II. kapitulua eta III. kapitulua.

8. 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. II. titulua. Datuak babesteko printzipioak. III. titulua, pertsonen eskubideak. V. titulua, tratamenduaren arduraduna eta eragilea. VII. titulua, I. kapitulua. Datuak Babesteko Agentzia. II. kapitulua. Datuak babesteko agintaritza autonomikoak.

9. 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa- I. titulua, Nafarroako toki ogasunen baliabideak. II. titulua, udal zergak. III. titulua, aurrekontua eta gastu publikoa. IV. kapitulua, kontabilitatea.

10. 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. Atariko titulua, II. kapitulua, III. kapitulua eta IV. kapitulua. Lehenengo titulua, I. kapitulua eta III. eta IV. kapituluak, 2. eta 3. atalak, II. titulua, I. kapitulua eta II. kapitulua.

11. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua. Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

12. 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. I. titulua. V. kapitulua. Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak.

13. Udal errolda: biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Izapideak, altak, bajak, aldaketak. 2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, II. titulua. 2020ko apirilaren 29ko Ebazpena, 2020ko maiatzaren 2ko 122. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua (31010-31054 orrialdeak), udalei udal errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematen dizkiena. Hautesle-errolda.

14. Administrazioaren agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, bandoa, erabakien helarazpena, jakinarazpenak.

15. Sistema eragilea: funtsezko kontzeptuak. Windows 10. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows-arakatzailea; kontrol-panela; gailuak eta inprimagailuak; hasierako menua; ataza-barra; laguntza eta euskarri teknikoa; sarean lan egitea; erabiltzaile-kontuak.

16. Testu prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word: lan esparrua; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialdea diseinatu eta konposatzea; estiloak; txantiloiak; tresnak; taulak; artxiboak administratzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; lan ingurunea pertsonalizatzea; inprimatzea.

17. Kalkulu-orriak: funtsezko kontzeptuak;

Microsoft Excel: oinarrizko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelaxkak; gelaxkak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; taula dinamikoak; inprimatzea.

Iragarkiaren kodea: L2307981