112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Hibridación PV El Montecillo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Corellako udal-mugartean. Espedientearen kodea: 1169-2-CE.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoaren arabera, "Hibridación PV El Montecillo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan.

Sustatzaileak aldaketa batzuk egin dituenez, abenduaren 12ko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betetzeko, honako espediente hau jendaurrean jartzen da bigarren aldiz:

–Eskatzailea: Renovables del Cierzo SLU.

–Azalpena: "Hibridación PV El Montecillo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 8.96 MWn-koa (12,38 Mwp) eta lurzoruan instalatua, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Corellako udal-mugartean.

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/hibridacion-pv-el-montecillo-eguzki-planta-fotovoltaikoa-aldatua-espediente-1169-2-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2307307