112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana Zigako 5. poligonoko 8 lursailean. Behin-betiko onespena

Baztango Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 6. puntuan erabaki zuen Santiago Galbete Goyenak aurkeztutako alegazioa onartzea eta xehetasun-azterlanean sartzea, eta behin betikoz onestea Jose Ignacio Jubera Irigoyenek aurkeztutako xehetasun azterlana, Zigako 5. poligonoko 8 lursailari dagokiona.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Xehetasun azterlana (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2307638