2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Lan publikoaren eskaintza 2023rako
Honen bidez, aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 12ko 2023/110 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Carcarko Udalaren 2023. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:
Lehena.–Onestea 2023. urterako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedaturiko helburua (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), hau da, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna ez izatea egiturazko lanpostuen %8tik gorakoa esparru bakoitzean, betiere justifikaturik badago izan beharko duen urte anitzeko planeamendu-tresnaren arabera. Hona hemen eskaintzako lanpostuak:
• Administrari-ofiziala (2). Funtzionarioa. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
• Liburuzaina / kultur koordinatzailea. Lan-kontratuduna. C maila. Lanaldiaren %60. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Eskaintzako lanpostu bakoitzaren baldintza ekonomikoak (araubide juridikoa, maila eta osagarriak) bat etorriko dira indarreko plantilla organikoan jasotakoarekin.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Carcarko Udaleko aldi baterako langileei.
Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke.
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Carcarren, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2307604