112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

1. poligonoko 865. partzelako xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Sunbillako 1. poligonoko 865. partzelako xehetasun-azterketa, Ander Oskoz Gagok eta Janire Apezteguia Echevestek sustatua.

Xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero (2023ko martxoaren 23an, 59. zenbakikoan), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Xehetasun-azterketa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2307623