112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Plan Orokorreko 70. artikulua aldatzea ("Bizitegitarako azpisektorea, dentsitate apalekoa, SS-1.2"). Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2023ko maiatzaren 11ko osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntual bat planeamenduan; hain zuzen ere, aurkeztu dena Erregistroko 1779/2023 sarreraren bidez, 2023ko apirilaren 26an, xede duena aldatzea Corellako Udal Plan Orokorreko 70. artikulua ("Bizitegitarako azpisektorea, dentsitate apalekoa, SS-1.2"); aldaketaren helburua da izapide bat egiteko betebeharra kentzea, hots: ez dadila beharrezkoa izan xehetasun-azterketa bat egitea jada baden etxebizitza baten kanpoko irudia aldatzeko (Lorategi Hiriko tipologiako etxebizitza). 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldaketa argitaratzen da, eta erantsitako dokumentuan agertzen den moduan geratzen da.

Corellan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Gorka García Izal.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307977